Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Urriaren 24tik 30era

DONOSTIAKO VII. WEEKINN

Edizio honetan, Berrikuntzaren Asteak “Superaldaketa” kontzeptua izango du ardatz. Online jarduerak, edukiera mugatuko ekitaldiak eta kaleko erakusketak eskainiko ditu, eta hainbat adituren parte hartzea izango du; besteak beste, bertan izango dira Román Arjona, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzarako Zuzendaritza Nagusiko ekonomista burua, edo Nuria Oliver, adimen artifizialean aditua. Streaming emanaldiak izango dira WEEKINN TVren bitartez, Talent House eraikinean instalatutako plato batetik; bertan, hainbat gairen inguruko eztabaidak antolatuko dira, hala nola ekitaldien etorkizunaz edo hirien diseinuaz, eta DonostiaINN Enpresa Berrikuntza Sarien beste edizio bat ere izango da.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Urriaren 26an

KONTAKTU GUTXIKO EKONOMIA. ERRONKAK ETA AUKERAK.

Alex Rayón Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordeak parte hartuko du; Eraldaketa Digitaleko eta Big Data Analytics-eko irakaslea da hainbat unibertsitate eta negozio-eskolatan; Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea. Covid-19 osteko aroak ohitura eta erregulazio berriez osatutako ekonomia izango du, elkarrekintzetan hurbileko kontaktu edo harremanen murrizketan oinarritua, eta horrek erakundeei eta bezeroekiko harremanei eragiten die. Aldaketa horiek kontaktu gutxiagoko ekonomian sartzen gaituzte, non edozein negoziok erronkak eta aukerak aurkituko dituen. Jardunaldi honetan, egoera berri honek dakartzan erronkak eta aukerak aztertuko ditugu.

Antolatzailea: Donostia Smart Klusterra, Donostia Sustapenakoa

 

Urriaren 19tik 30era

VI. BILTZARRA KUDEAKETA AURRERATUAZ

Aurtengo edizioak formatu mistoa izango du, eta, horri esker, hizlariak eta parte-hartzaileak batuko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, eta streaming bidezko konexioa ere izango da interesdunentzat. Gaikako 4 bloke handien artean, krisiaren kudeaketa eta kontziliazioa eta telelana, euskal enpresa eta erakundeen une honetako beharretara egokitzen den edizio batean. Nabarmentzekoa da “Kudeaketa laburrean” film laburren jaialdiaren 4. edizioa, sormenaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez kudeaketaren onurak ikusaraztea helburu duena.

Antolatzailea: Euskalit

 

 

Urriaren 26ra arte

IKASIKER LANKIDETZA-BEKAK

200 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten aritu bitartean, lankidetzan ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren Ikertaldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa-Zentroetan (OIBZ), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira: 1. A modalitatea (ikasturtean zehar, 2021eko urtarriletik 2021eko ekainera): 150 beka. 2. B modalitatea (udan, 2021eko ekainetik irailera): 50 beka.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Urriaren 27ra arte

I+G+b ARLOAN TALENTUA ETA HAREN ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEKO ESTATU-PROGRAMA. DOKTOREAK PRESTATZEKO DOKTORATU AURREKO KONTRATUETARAKO LAGUNTZAK 2020

Laguntzen helburua da doktoreak prestatzea lan-kontratuak finantzatuz, doktoretza-aurreko kontratu modalitatean, prestakuntzan dauden ikertzaileek doktoretza-tesia egin dezaten ikerketa-proiektu bati lotuta, eta proiektu hau egon daiteke, Bikaintasunezko Zientzia eta Teknika Ikerketa Sustatzeko Estatu Programaren esparruan, Ezagutza Sortzeko Estatu Azpiprograma baten I+G proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta; edo Gizartearen Erronketara Orientaturiko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Programako “Ikerketa Erronkak” I+G+b proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Urriaren 28an

FABRIKAZIO AURRERATUKO KASU PRAKTIKOAK

Fabrikazio aurreratuak fabrikazioa modu arinagoan eta eraginkorragoan egiteko industria-inguruneetan garatutako teknologia-multzoa biltzen du. Industria 4.0 paradigma berriaren arabera, Fabrikazio Aurreratuak dimentsio berria hartzen du, eta premiazkoa bihurtzen da sektorearen helburu nagusiak lortzeko: ekoizpena handitzea, fabrikazio- eta eragiketa-kostuak murriztea, ekoizpen-prozesua malgutzea, eta kostuetan eta funtzionaltasunean eskalagarritasuna ahalbidetzea. Webinar honetan Zientzia eta Teknologia Parkeetako enpresetan fabrikazio aurreratuak izandako arrakasta-kasuak aztertuko dira, hainbat sektore profesionaletan teknologia berriak aplikatzeko interesa duten entzuleei zuzenduta.

Antolatzailea: APTE, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea 

 

Urriaren 29an

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Malagako plan estrategikoak zuzentzen dituen Carmen Garcíak parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

IP PERSPECTIVES 

Berrikuntzaren sektoreak industria-jabetzaren arloan duen defizita arintzen laguntzea da mintegi honen edizio berriaren helburua. Enpresak Euskadin dituen bulegoek antolatutako hirugarren emanaldi honetan, dibulgazioa eta aholkularitza webinar formatuan batuko dira, eta horrek ateak irekiko dizkie urrunetik parte hartzeko edozein lekutan dauden industria-jabetzako asmatzaile, zientzialari, ikertzaile eta espezialistei.

Antolatzailea: ABG Intellectual Property

 

ONEBIM: BIM AURRERAPENA ERAIKUNTZA-INDUSTRIAREN SEKTOREAN

Antolatzaileak: Eraikune, Eusko Jaurlaritza eta BIM Euskadi

 

Urriaren 30era arte

C-VOUCHER-EK ETE-EN PLANAK FINANTZATUKO DITU EKONOMIA ZIRKULARRA EZARTZEKO

C-VoUCHER enpresa txiki eta ertainei 15.000 € banatuko dizkien lehen ekimen paneuroparra da, garatzen dituzten bideragarritasun-planetan ekonomia zirkularraren kontzeptua hartzen badute. Helburua balio-kate linealak balio-kate zirkularretan birmoldatzea eta berriz diseinatzea da. Hautatutako 24 ETE 3 hilabeteko programa batera gonbidatuko dira, eta design thinkingeko aditu baten laguntza izango dute, baita aholkularitza-saioak ere finantzaketa erakartzen adituak direnekin.

Deitzailea: C-VoUCHER

 

Urriaren 30era arte

PILOTU

PILOTU laguntza-programa itzuli beharrik gabeko 50.000€rainoko diru-laguntza publikotan gauzatzen da, eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei laguntzen die, proiektu horien bidez nazioartean duten kokapena hobetzen saiatzeko.

Deitzailea: SPRI taldea

 

SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.

Deitzailea: SPRI taldea

 

ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.

Deitzailea: SPRI taldea

 

TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020

Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea

 

EKIN+

Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileetan errendimendu handiko komunitatea sortzea bultzatuko da, eta topaguneak sortuko dira ekimen ekintzaile berrien eta tokiko trakzio-enpresen artean.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

ELKARTU

Elkartu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Garapen, Ekonomia eta Azpiegituretako Sailak EEP (PIE) 2017-2020 Planean ezarritako helburuekin; helburutzat ditu nazioartekotze-proiektu eta jarduerak bultzatzea lankidetzan eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

Deitzailea: SPRI taldea

 

INVESTIGA LAGUNTZAK

35 urtetik beherakoak (kontratazioaren egunean daudenak), goi-mailako prestakuntza akademikoa dutenak, Donostian erroldatuta eta langabezian daudenak, ezagutzan oinarritutako jarduerak garatzen dituzten eta, horrela, gazte horien prestakuntza, esperientzia eta garapen profesionalean laguntzen duten toki-erakundeetan sar daitezen sustatzeko laguntzak. Helburua da lehen lan-esperientzia sustatzea laguntza hauen bidez sartzen diren gazteentzat. Hartzaileak: helbide fiskala eta lantokia Donostian duten erakundeak.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Azaroaren 2an

GLOBAL INNOVATION DAY 2020

Global Innovation Day ekimenaren bederatzigarren edizioa berrikuntzaren hitzordu handia da, euskal berrikuntzari balioa ematen diona, eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen du, berrikuntza globalarekin lotu edo bat eginez. 

Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 5ean

HEALTHY AGEING WORKSHOPSMAKING INNOVATION A REALITY: UK EXPERIENCES

Aste honetan, zahartze osasungarriari, zilarraren ekonomiari eta adinaren teknologiari aplikatuta 3 enpresa britainiarrek eta 3 euskal enpresek garatutako berrikuntzan eta teknologietan sakonduko dugu. Helburua politikariak, ikertzaileak eta enpresak biltzea da, gizartearen zahartzearen inpaktuak eztabaidatzeko eta osasun publiko, politika, berrikuntza eta negozioetako jardunbide onenen trukea sustatzeko. Parte-hartzaileek azpiegituren, azeleragailuen eta bizi-ereduen arloko gaitasunak erakutsiko dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen ari diren ekimenekiko sinergiak identifikatuko dituzte. Helburua ikerketa berritzailea sustatzea da, ikerketaren eta industriaren arteko loturak sakontzea, Erresuma Batuko eta Euskadiko teknologia eta diseinu berritzaileak sustatzea, eta aldebiko harremana sendotzea, bien hazkundea eta berrikuntza sustatzeko bitarteko gisa.

Antolatzailea: Erresuma Batuko Nazioarteko Merkataritza Saila

 

Azaroaren 5-6an

UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa

Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.

Antolatzaileak: Azti eta Ficoba

 

Azaroaren 6ra arte

BIZTANLEGUNE SAKABANATUETAN BELAUNALDI BERRIKO BANDA ZABALEKO SAREAK HEDATZEKO DIRULAGUNTZAK. BIZKAIA 2020

Laguntzak ematea banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan edo «azken belaunaldiko eremu zuritzat (NGA)» hartzen direnekoetan, hau da, datozen 3 urteotan NGA banda zabaleko baldintzetan Interneterako sarbide-zerbitzuak ahalbidetuko dituzten telekomunikazio-azpiegiturarik ez dagoen eta egongo denik ere aurreikusten ez den eremuetan.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Azaroaren 10era arte

IKUSIZKO ARTEEN ARLOAN IKERKETA, SORKUNTZA ETA EKOIZPEN ARTISTIKORAKO LAGUNTZAK

Jarduera artistikoa zerbitzu publiko gisa sustatzeko eta bultzatzeko laguntzak, ikusizko lengoaia garaikideen garapena, hobekuntza eta berrikuntza bultzatuz, diziplina horretan ikerketa akuilatuz, eta sorkuntza artistikoaren eta haren instalazio eta garapenerako gizartearen arteko harremana sustatuz, kultura-adierazpen batzuk, garatzen direneko komunitateen aurrerabidean funtsezkoak direnak, indartzea bermatuz botere publikoetatik.

Deitzailea: Kultura eta Kirol Ministerioa

 

IKUSIZKO ARTEEN SEKTOREAREN MODERNIZAZIO ETA BERRIKUNTZA DIGITALERAKO LAGUNTZAK

Espainiako arte-merkatua osatzen duten guztien eraldaketa digitala eta berrikuntza bultzatzeko laguntzak, baita haien inplikazioa ahalbidetzeko ere zerbitzatzen dituzten komunitateetan, komunikazio-kanal digitalen bidez. Era berean, deialdi honen helburua arte-sorkuntza bultzatzea da, batez ere arte-adierazpen digitalak, enpresa-praktika berriak, sektorearen garapen ekonomikoa, plangintza eta inplikatutako guztien arteko sinergiak, baita proiektuaren nazioarteko komunikazioa eta zabalkundea ere.

Deitzailea: Kultura eta Kirol Ministerioa

 

Azaroaren 12an

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Iruñeko plan estrategikoak zuzentzen dituen Jose Costerok parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

HSI DIGITAL DAY

HSIk eskaintzen dituen doako prestakuntza-saioak, ahalik eta gehien ezagutu eta ustiatzeko Microsoft 365 eta Azure-ren onura guztiak.

Antolatzailea: HSI

 

Azaroaren 15era arte

XVII. BURDINOLA IKERKETA-SARIAK

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat izaten da ikerketako profesionalen artean. Edizio honetarako aukeratu den gaia: Nanoteknologia: aurrerapenak biomedikuntza pertsonalizatu eta birsortzailean. Hautagaitzak azaroaren 15era arte aurkez daitezke, eta abenduaren 30a baino lehen jakingo da epaimahaiaren erabakia XVII. Burdinola Ikerketa Sariaren irabazlearen izenarekin.

Deitzailea: Burdinola

 

Azaroaren 16ra arte

ZTB PLANAREN EUSKADI AUKERA NITXOAREN HELBURUAK LORTZEN LAGUNDUKO DUTEN IDEIA ETA PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK (BAI+D+b PROGRAMA)

Agindu honen helburua «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea da, ZTBP Euskadi 2030ren «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko.

 Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 Azaroaren 17ra arte

ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN AURREAN NEGOZIO-EREDU BERRIAK SUSTATZEKO ETA BALIO ERANTSIKO AUKERAK SORTZEKO PROGRAMA. ADINBERRI. GIPUZKOA 2020

Trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko balio erantsiko irtenbide partekatuak sustatzeko programa, betiere pertsonen zahartze-prozesua kontuan hartzen badute; gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areagotzeko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eragin edo inpaktuak integratzen badituzte; eta Adinberri estrategiarekin bat baldin badatoz.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 19an eta 20an

BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION

Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.  

Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque

 

Azaroaren 19an

HEALTHY AGEING WORKSHOPS: UK – BASQUE COUNTRY. REGIONAL INITIATIVES AND INNOVATION AWARD

 Antolatzailea: Erresuma Batuko Nazioarteko Merkataritza Saila

 

Azaroaren 15ean

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Sevillako plan estrategikoak zuzentzen dituen Gaspar Llanes-ek parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Azaroaren 23ra arte

TXIKIZKAKO MERKATARITZA- ETA ZERBITZU-SALTOKIEN MODERNIZAZIOA. HONDARRIBIA 2020

Hondarribiko udalerrian kokaturik dauden eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen eremuko enpresa txikien berritzea, modernizazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntzak.

Deitzailea: Hondarribiko Udala (Gipuzkoa)

 

Azaroaren 24 eta 25ean

ACLIMA GLOBAL II. TOPAKETA

Txile herrialde gonbidatu gisa.

Antolatzailea: Aclima

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

Azaroaren 30era arte

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

EGOKITU

EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak.  

Deitzailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila 

 

VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena
 

DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK)

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa bultzatzea, beraien lehiakortasunean berehalako eragina izango duten ekintzen bidez. Laguntza ekonomiko bat da, enpresak eraldatzeko proiektu bat ezartzeari lotutako ekintzen gastuak ordaintzeko, honako ekintza mota hauen bidez: berrikuntzako aholkularitza, prestakuntza espezializatua eta sustapena eta nazioartekotzea. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituzten mikroETE eta autonomoentzat.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA

IIS BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. BioDonostiak bere jarduera garatzen du ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzeko, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzeko eta, lehentasunez, ikerketa traslazionala, Gipuzkoako lurralde-eremuan ezagutza zientifikoak praktika klinikora lekualdatzeko prozesua azkartzera bideratua, sustatzeko. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA CEIT BONU TEKNOLOGIKOA

CEIT teknologia-zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC BiomaGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC BiomaGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, osagai teknologikoa duten proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

TECNALIA BONU TEKNOLOGIKOA

TECNALIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC NanoGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC NanoGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2020 ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Irailaren 19ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago