Nesta berrikuntzako britainiar agentzia, Innobasqueren britainiar homologoak azterlan bat argitaratu du hamar milioi biztanle baino gutxiagoko herrialde oso berritzaileei buruz; horien artean dago Euskadi, Finlandia, Estonia, Israel eta Singapurren ondoan.
Berrikuntzaz ari garenean, potentzia global handiak etortzen dira burura, baina badira herrialde txikiak ahalmen berritzaile handi batekin. “When small is beautiful” Nestaren txostenak bost alderdi komun identifikatu ditu herrialde horietan:
-
Korronte berritzailea jarraitzearen garrantzia, hau da, berrikuntza indartzea ikerkuntza puntualez harago.
-
Irekiera globala bere ideia eta aukeretatik etekina ateraz
-
Teknologia eta berrikuntzari laguntza ematen dieten politikadun gobernuak
-
Erakunde indartsuak, baina malguak
-
Herrialde-misioa duten herrialdeak