Urriaren 5 eta 6an, MANUNET III proiektuari hasiera emango dion batzarra ospatu egin zen Iruñan.  MANUNET III, Eusko Jaurlaritzatik bultzatua eta Innobasquetik koordinatua,  hurrengo 5 urtetarako europar fabrikazio teknologiko sareari jarraipena emango dion proiektua da.  Proiektu honek fabrikazio arloan nazioarteko ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzen jarraitzea  izango du  helburu. Honetarako, lurralde eta herrialde gehiago deialdietara partehartzera gonbidatuak izango dira, konprometitutako finantzazio totala igoz. Dagoeneko,  2017an irekiko den lehenengo deialdirako parte hartuko duten finantzazio programen kopurua heren batetara igotzea lortu da, deialdirako  konprometitutako finantzazio totala 27 milioi eurotara helduz.

Iruñan ospatutako batzar honetan MANUNET III osatzen duten 25 agentzia europarrak ( Asturias, Alemania, Errumania, Errusia, Espainia, Euskadi, Gaztela eta Leon, Gelderland, Herbeherak, Israel, Italia, Katalunia, Lombardia, Luxemburgo,  Nafarroa, Noord-Brabant, Norvegia,   Overijssel, Piemonte, Puglia, Toscana, Turkia eta Valonia) hurrengo 5 urtetarako garatu beharreko aktibitateak aurkeztu ta eztabaidatu zituzten,  lankidetzarako oinarriak finkatuz.

MANUNET

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago