Ospatzeko garaia da. Hastera doa azaroa, eta hilabete honetan nazioarteko komunitateak Asmatzailearen Eguna, Tolerantziarako Eguna, Telebistaren Eguna edo Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna ospatuko ditu. Baina azaroan oso aste berezi bat ere izango da, eta Aste horretan zientzia, teknologia eta berrikuntza are protagonistago bihurtuko dira. Aste bat, benetan bi, izango dira berrikuntzarako, eraikitzeko, esperimentatzeko, aurkitzeko, berrikuntzan barneratzeko.
Ospakizun garrantzitsu guztietan bezala, inaugurazio edo hasierako ekitaldi bat izango da. Hori astelehenean, azaroaren 7an, izango da, 17:00etan, Kutxabankeko Vital eraikinean, Gasteizen. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Asteari hasiera Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio.
Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen ordezkariekin batera, “Informe Innobasque de Innovación 2016. Perspectiva comparada y análisis de percepción” (2016 Berrikuntzako Innobasque Txostena. Ikuspegi konparatua eta pertzepzio-analisia) aurkeztuko du, eta honek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren orainaren eta etorkizunaren begirada bat eskaintzen du ikuspegi askotatik.
Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, emango dio ekitaldiari amaiera.
Zain izango gaituzu. Emazu izena hemen. #Astea2016 hashtag edo traolaren bidez ere jarrai dezakezu.