Zer gertatzen da telefono mugikorra hondatzen denean? Nora doa? Zer gertatzen da janari-hondarrekin? Zer egin daiteke pneumatiko erabiliekin? Koltana, kautxua edo plastikoa eguneroko gaiak dira, baina ingurunean oso eragin negatiboa izan dezaketenak… Edo prozesatu ondoren balio-katera itzul daitezke, baliabide gisa txertatuta. Hauxe da ekonomia zirkularraren oinarria. Bada, oinarri horiek FLL Euskadi-ko parte-hartzaile berriei transmititu zitzaizkien, datorren abenduaren 12an Euskaltelen egoitzan defendituko dituzten zientzia-proiektuak azkentzen ari direlarik. FLL lehiaketan, ikasleek osaturiko taldeek robot bat diseinatu eta programatzen dute, eta erronka global bati irtenbide berritzailea ematen dion proiektua sortzen dute. Aurten hondakinen kudeaketa da erronka.

Honela, azken aste hauetan ikastetxeak eta ikastolak Euskaltel, Auzolagun, Tecnalia Salud eta Gaiker IK4 enpresetatik igaro dira eta pneumatikoen hondakinen errealitatea ezagutzeko aukera izan dute Bridgestone-ren eskutik.

Horren haritik, norbaitek mugikorrez aldatzea erabakitzen duenean zer gertatzen den azaldu zuten Euskaltel, ZTE eta Alboan GKEak. Zer gertatzen da zaharrarekin?

Ausolan catering kooperatibak, bestalde, aurrean izaten duen problematika azaldu zuen bere sukaldeetan eta zerbitzu ematen dien ikastetxeetan sorturiko hondakin kopuru handia kudeatu behar duenean.

Tecnalia Saludek ere elikadura-industriaren hondakinen inguruan sakondu zuen eta biotZer gertatzen da telefono mugikorra hondatzen denean? Nora doa? Zer gertatzen da janari-hondarrekieknologiaren bidez nola den posible horiek tratatzea gero katean txertatzeko, balioa ematen jarrai dezaketen baliabide gisa.

Bestalde, Gaiker-eko ikertzaileek azaldu zuten teknologia berriek mundu hobea sortzen laguntzen dutela, lehen zuzenean zabortegira joaten ziren hondakin plastikoek orain beren eragin negatiboa positibo bihur dezakete-eta.

Azkenik, Bridgestonek azaldu zuen nola erabiltzeari lagatako pneumatikoek bigarren bizialdia izan dezaketen asfalto, haur-jokoetarako segurtasun-joko, belar artifizialeko zelai bihurturik. Ziur FLL Euskadi taldeak ari direla gai honetaz gogoeta egiten eta pentsatzen nola egin berrikuntza pneumatikoen bilketan, prozesaketan edo eraldaketan.

Ikasleek eta irakasleek asko baloratzen dute Euskadin, Innobasquek bultzaturik, garatu den First Lego League-ren ereduaren parte den prestakuntza; gainera, beti izan du bazkide estrategikoen lankidetza, horien laguntza aktiborik gabe ezinezkoa izango litzateke-eta. Aurten parte-hartzaileak hauek dira: Euskaltel, ZTE eta Alboan-ekin batera; Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargoa, Indumetal Recycling eta Bridgestone-rekin batera; Tecnalia, Gaiker IK4, Ausolan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Alderdi positibo nabarmenen artean agertzen dira lantokiak bisitatzea, profesionalekin eragin-trukea, ikasleei aurrez ikasgelan landutako kontzeptuak finkatzeko aukera ematen baitie, baita beren ekarpenekin aberastea ere gero FLL-n aurkeztuko dituzten proiektuak. Oraingoan, ikasitako irakaspena argia izan zen: “hondakinak kudeatzeko sistema onena ez sortzea da”.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago