Innobasquek 2015 urtean landu dituen egitasmoen aurrerapen eta albisterik garrantzizkoenak 2015 Txostenean daude bilduta, eta hori pdf-n esteka honetan jaits daiteke. Hona hemen datu batzuk aurreratuta:
- 20.000 pertsona mobilizatuta
- 2.391 inpaktu hedabideetan
- 37.000 profil aktibo sare sozialen komunitatean
- 207 bideo Youtuben
- 118 aurkezpen SlideShare-n
- 134.119 bisita webgunera
Baina Innobasqueren jardueraz haratago, harrotzen gaitu kolaboratu duten pertsona eta erakunde bazkideen ekarpenak balioan jartzeak, bere esperientzia, egitasmo eta iritziak ezagutaraziz atal hauetan: “Urteko Protagonistak”, “Berrikuntza Oharrak” (Ormazabal Corporate Technology, Faes Farma, Binary Soul, Azaro Fundazioa, Reflectia, TXÇZBZ) , “5 giltzarri…” (Osakidetza), “Partekatu nahi dut” (Xardexka, Bost Gourmet), “Ni neu” (Deustuko Unibertsitatea, Spri Taldea), “Berrikuntzarako guneak” (Bilbao Berrikuntza Faktoria) edo azala diseinatzea (IK4 Research Alliance). Horietan gai hauetan sakondu da: enpresen arteko lankidetza, bezeroa zerbitzu berrien diseinuan txertatzea, edo produktua aukera bihurtzea.
Gainera, zazpigarren iTEMak, txostenarekin batera doan separata bildumagarriak, Euskadin ditugun gizarte-erronken aurrean jartzen gaitu oraingoan, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzatik horiei aurre egiteko era jorratzen du.