Badirudi ikuskizunaren mundua eta startup-ena sekula baino gertuago daudela elkarrengandik.  Mundu guztiak daki Ashton Kutcher aktoreak edo William musikariak proiektu berritzaile eta teknologikoak bultzatzen dituztela aspalditxotik.  Ez daude bakarrik. Ondoren, beste 8 megaizar aurkeztuko dizkizuegu, beren aberastasun izugarriaren zati bat oinarri teknologikoa duten enpresa disruptiboetan ari baitira inbertitzen. Inc. estatubatuar aldizkariak honako hauek identifikatu ditu:

 

1.- Justin Bieber. Pop izar honek Tinychat edo Stamped bezalako app-etan eta Spotify streaming musika-zerbitzuan inbertitzen du. Baita ere 1,1 milioi dolar jarri zituen hazi kapital gisa, selfie-ak partekatzen dituen Shots app hazarazteko. “What do you mean?”

 

2.- Ellen DeGeneresek ere 2011tik Stamped bultzatzen du, Google-ren langile ohiek sortua. App honek zure gauza kutunen jarraipena egiten du. Konpainia Yahook erosi zuen 2012an 10 milioi dolar ordainduta, hain zuzen ere, show woman honek diru kopuru handi samarra inbertitu aurretxoan start up-ean.

 

3.- MC Hammer edo Stanley Kirk Burrell, hamarkada bat baino gehiago, Silicon Valleyko proiektuetan kontseilari eta inbertitzaile izan da. Honen inbertsio entzutetsuenak Pandora (artean Savage zenean) eta Square izan dira.

 

4.-  Magic Johnsonek bere dirutzaren zati bat Detroit  Venture Partners arrisku kapitaleko konpainian du inbertituta: honek konpainia teknologikoak bultzatzen ditu hasierako fasean. Duela gutxi konpainiako bazkide nagusi izatera igaro da.

 

5.- Madonna. Egunero Vita Coco markako koko-ura edaten zuela aitortu ondoren bere tour edo bira batean, divak 1,5 milioi dolar enpresan inbertitzeko erabakia hartu zuen. Eta badirudi erabakia oso egokia izan dela, Wall Street Journal-ek jakinarazi baitzuen konpainiak 421,1 milioi dolar fakturatu zituela mundu osoan iazko urtean bakarrik.

 

6.- Nas-ek dozenaka startup-etan inbertitu du, Bitcoin-entzako zerbitzu hornitzailea den Coinbase eta DeavianArt online arte-komunitatea barne. Raperoak aitortu du bere aberastasunaren erdia baino gehiago honelako inbertsioetara bideratzen duela.

 

 

7.- Jared Leto duela gutxira arte profil apaleko inbertitzailea zen. Baina aktoreak inbertsioak egin ditu 40 enpresa baino gehiagotan, adibidez, Blue Bottle Coffee eta pertsonen kudeaketarako doako software konpainia den Zenefits-en.

 

8.- Leonaro DiCapriok 4 milioi dolar jarri zituen Mobli-rentzako inbertsio-txanda batean; startup honen egoitza Tel Aviv-en dago, eta argazkiak partekatzeko aukera ematen du app baten bidez. Gero konpainiako kontseilari bihurtu zen eta beste celebrity batzuk erakarri zituen, adibidez, Tobey Maguire, Lance Armstrong eta Serena Williams.

 

9.- Bono Elevation Partners-en sortzaileetakoa da 2004tik, baina inbertsio handiena 2010ean egin zuen, 120 milioi dolarreko akzioak erosi baitzituen Facebooken. Irlandarrak 10 milioi dolarreko irabaziak lortu zituen Elevation-ek bere akzioen %11,5 saldu zituenean IPO-aren ondoren.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago