Saskibaloiko 2014ko Mundu Txapelketa honetako zaleen animazioa neurtu egingo da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) jokatuko diren lehen faseko partidetan. Nola? Symplio Lifestyle Technologies Bilboko enpresak garaturiko lepoko adimendunei esker; enpresa hau espezializaturik dago kirol-merchandising-aren eremuan internetekin konektaturiko produktu emozionalak sortzen.
Nor izango da Estatu Batu, Turkia, Finlandia, Zeelanda Berri, Dominikar Errepublika eta Ukrainiako selekzioak gehien animatuko dituen zalea? Lepokoak informazioa eskaintzen du zaleak nola eta noiz erabiltzen duen lepoko adimenduna, berdin da etxean ala partiduan egotea. Lepokoen erabileraz denbora errealean egindako metrika eta emaitzen azterketaren ranking baten bidez ─eta sare sozialen bidez partekatuko da─, jakingo dugu zein den gehien animatzen duen zale taldea.
Gainera, informazioa Bluetooth 4.0 bidez taldeei helaraziko zaie, zuzenean beren Smartphone-etara, horretarako teknologia eraginkorra eta segurua erabiliz, eta horri app batzuk eransteko aukera ere izango da, esperientzia berriak sortzeko.
Symplio-ren ekinbide aitzindari hau “Animatu zeure selekzioa!” deitzen da, eta ez da bakarrik Gauzen Interneten aplikazio bat kirol-ekitaldi batean, baizik eta era berri bat ahalbidetzen du zaleek partida bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren parte har dezaten.
Hemendik aurrera, lehia ez da jokalekuan bakarrik izango.