Antzinako Grezian liderrek orakuluak erabiltzen zituzten etorkizuna iragartzeko sistema gisa. Egia esateko, asmakuntza hutsak ziren, interpretazioa behar zutenak. Milaka urte geroago, jarraitzen dugu jakin nahian zer gertatuko ote den gero. Informazioa boterea da, eta etorkizuna aurrez jakitea, pintzelkada batzuen bidez bada ere, azkenean erabakigarria gerta daiteke.

Nesta berrikuntzaren britainiar agentziak eta Fast  Company estatubatuar aldizkariak beren apustuak egin dituzte.

Britainiarrek 2016rako 10 joera aurreratu dituzte. Honako hauek dira:

1.- Txikizkako merkataritza agertokira igoko da

Aurten, kaleak eta arteen sektoreak elkarlanean txikizkako merkataritzan esperientzia-jokalekuaren erdigunea hartuko dute.
Kaleak jarraitzen du milioika erosle erakartzen, bai aisialdi eta entretenimenduarekin eta bai produktuen erosketarekin loturiko esperientzien bila.

 

2.- Oinarrizko errenta unibertsala

Mundu osoan egiten ari diren saiakuntzekin, 2016. urtean proban jarriko da errenta unibertsala. Langabeziaren aurka ohiko baliabideekin borrokatzeko ezintasunak eta lanaren automatizazioa gehitzeak kontzeptua berriro aztertzera eraman ditu akademikoak, politikariak eta iruzkingileek. Honen aldekoek azpimarratzen dituzten onuren artean daude pobreziarekin amaitzea, desberdintasuna murriztea, lan-baldintza hobeak bermatzea eta ordaindu gabe dauden ekarpenen aitorpen edo aintzatespen handiagoa, adibidez, seme-alaben hazkuntza edo borondatezko lana. Polemika mahai gainean dago.

 

3.- Elikagaien pirateria

Nutrizio-kalitate handiko hauts-elikagaien urtea izango da, eta dieta pertsonalizatuak garatuko dira gure genetikan oinarrituta. Pertsona batek gaixotasun bat izateko joera baldin badu, gomendagarria litzateke horrek elikagai jakin batzuk jatea gaitz horri aurrea hartzeko edo aurre egiteko.

 

4.- Nekazaritza-ustiategi txikiek kopuru handiak produzituko dituzte

Etxalde txikiek eta boutique ekoizleek teknologia berriak eta datuek ematen duten informazioa erabiliko dituzte inoiz baino jende gehiagorengana iristeko eta supermerkatuei aurre egiteko.

 

5.- Gaixoak zientzialari bihurtuko dira

2016. urteak ikerketa-belaunaldi berria ekarriko du gaixo aditu digital batek zuzenduta. Datuen aberastasunak argiago ulertzen lagunduko du tratamenduarekiko erantzunean gizabanakoek erakusten duten aldakortasun izugarria.

 

Datu berri hauek gaixoek produzitu, eduki eta kontrolatzen dituzte. Beraz, parte hartzaile aktibo bihurtuko dira subjektu pasibo izan ordez. Aukerarik onenak sortuko dira gaixoek herritar zientzialari gisa jokatzen dutenean, era aktiboan neurtuz interakzio edo elkarrekintza komunitateen barruan, ahots ahaltsua dutelarik hor  ikaskuntza zuzendu eta gauzatzeko. Beste era batera esanda, ikerketaren hurrengo belaunaldia gaixoak berak zuzenduko du.

 

6.- Audioaren teknologiak musika baino gehiago egin dezake

Aurten teknologiarekin eragin-trukean arituko gara soinuaren eta argiaren bidez, gauza guztietan eragiten baitute, bai gure gailuak kontrolatzeko eran edota krimen bat ikertzeko moduan.

 

7.- Sharing economy delakoaren titanak beren aurkariekin aurrez aurre

2016a izango da urterik interesgarriena sharing economy delakoaren bizi-historian.

 

8.- Arazo globalak konpontzeko unibertsitateak

Unibertsitate mota berriak sortuko dira arazo globalik larrienak landu eta konpontzeko. Azken urteotan ikasleen kopurua izugarri gehitu da: 150 milioi mundu osoan eta 260 milioi baino gehiago izan litezke 2025ean. Aldi berean, unibertsitatearen aberastasuna gehitu egin da, eta hori askotariko eraikuntza-proiektuetan ikus daiteke eta unibertsitate-zuzendarien soldatek izan duten igoeran.

 

9.- Zibersegurtasunari blokeoa.

Gailu informatiko integratuak gure etxeak betetzen hasi direnez, mehatxu bat ageri da itzal artean, zibersegurtasuna premiazkoa da. Telebista adimendunak, web kamerak, termostatoak, sarrailak, etxerako alarmak eta argiek egiten dute zure etxea dagoeneko babestu ezina izatea ate eta sarraila fisikoen bidez bakarrik.

 

10.- Sendatzen duten bideojokoak

Ordenagailuen joko-terapian beste maila bat desblokeatuko da, medikuak hasita baitaude beren gaixoei horrelakoak agintzen. Medikuek bideojokoak aginduko dituzte.

 

  1. Bestalde, Fast Com aldizkariak 20. urteurrena ospatzen du 20 aurreikuspen eginez datozen 20 urteetarako
     -lastertasuna garaile izango da
  2.  Mark Zuckerberg izango da liderra
  3. Malalak eraiki egingo du
  4. Elon Musk-ek inspiratu egingo du
  5. Teknologiak giza egoera hobetuko du
  6. Tresna digitalek aukerak irekiko dituzte
  7. Demokrazia digitala izango da
  8. Aniztasuna sakonagoa izango da
  9. Misioa nagusi izango da diruaren gainetik
  10. ADNa geldiezina izango da
  11. Prestakuntza medikoa berridatzi egingo da
  12. Enpatia izango da xede
  13. Ekintzailetza ez da guztiontzat izango
  14. Burbuilak lehertu egingo dira
  15. Gauza sinpleak zailagoak izango dira
  16. Zibersegurtasuna garestia izango da
  17. Txina eta India izango dira nagusi
  18. Janaria osasungarriagoa izango da
  19. Eskudirua desagertu egingo da
  20. Familia handi bat izango gara

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago