Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

Apirilaren 24ra arte

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN KULTURA SUSTATZEKO LAGUNTZA-DEIALDIA

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura sustatzeko laguntza-deialdia; bere helburua zientziaren dibulgazio- eta komunikazio-proiektuak finantzatzea, era guztietako erakundeek ─unibertsitateetatik enpresetara eta fundazioetatik ikerketa-zentro publikoetara─ egiten dituztenak ikerketa, teknologia eta berrikuntza herritarrengana hurbiltzeko. Deialdi publiko honetarako aurrekontua, ezaugarri hauetako bakarra Espainiako estatuan, 3.250.000 eurokoa da.

Antolatzailea: FECYT

 

Apirilaren 30era arte

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. EKONOMIA SORTZAILEA GIPUZKOA 2019

Ekonomia sortzailearen eraldaketa-balioa sustatzea, aukera-eremuak eta balio erantsia sortzen eta garatzen laguntzeko: hori da programa honen helburua.

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. ELKARLANA GIPUZKOA 2019

Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. EKONOMIA ZIRKULARRA GIPUZKOA 2019

Ekimen honek testuinguru mesedegarria sustatzen du balioa sortzeko, enpresa-eraldaketarako eta ikuspegi sistemiko eta partekatua garatzeko Gipuzkoako enpresa-sarean ekonomia zirkularraren ikuspegitik. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. LEHIAKORTASUNA INDARTZEA GIPUZKOA 2019

Enpresen balio iraunkorra sustatzeko programa, aukera-lurraldeak sortuz bere gaitasunen, bereizketaren eta dibertsifikatzearen aplikazio adimendunaren bidez, produktu eta/edo zerbitzu eta/edo merkatu eta/edo negozio-eredu bihurtuz.

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. JARRAIPENA GIPUZKOA 2019

Enpresa-jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

EKINTZAILETZA ETA KALITATEZKO ENPLEGU EGONKORREKO PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK

Ekintzailetza eta enplegu egonkor eta kalitatezkorako proiektu berritzaileak garatzeko laguntza-programa.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Maiatzaren 3ra arte

BIZKAIA SORTZAILEA

Jarduera ekonomikoan gora egiten ari diren sektore berriak indartzeko laguntzak, betiere sormenaren industriari lotuak bere aplikazio-eremu guztietan. Programaren diru-laguntzak dira enpresa sortzaile bat sortzeko; existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak badira, edo, bestela, proiektu bat dutenak, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen; lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko; eta enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

PROIEKTU DIGITAL ETA TEKNOLOGIKOEN BIDEZ KULTURA- ETA SORKUNTZA-INDUSTRIEN MODERNIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA SUSTATZEKO KAPITAL-INBERTSIORAKO LAGUNTZAK 2019

Kapital-inbertsiorako diru-laguntzak, kultura eta sorkuntza-industrien modernizazioa eta berrikuntza bultzatzeko eta Interneten kultura-eduki digitalen legezko eskaintza sustatu eta gehitzeko. 

Antolatzailea: Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioa

 

Maiatzaren 6-7a

INTERGUNE 2019. Bilbao Exhibition Center-en (BEC) 

Enpresek eta nazioartekotzearen etorkizuneko profesionalek Intergune+ 2019-n dute hitzordua. Euskadin nazioartekotzearen bultzada errealitate bat da eta euskal enpresaren edo enpresen erronkei erantzungo zaie Intergune+2019-n. Euskadik nazioartekotzeko eskaintzen dituen laguntzak, zerbitzuak, soluziobide publiko eta pribatuak ezagutaraziko dira.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Maiatzaren 7a

INSPIRA STEAM BUKATZEKO SAIOA. Artium-en. Gasteiz

Alaitz Landaluze, Innobasqueko Politika zuzendariak, parte hartuko du Inspira STEAMen aurtengo edizioaren itxieran maiatzaren 7an. Berarekin batera Arabako Foru Aldundiko ordezkariak, Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoak, BBK-koak, emakume mentoreak, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeak eta neska-mutikoak izango dira.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Maiatzaren 14ra arte

ARGAZKI-LEHIAKETA: ARBEL MATEMATIKOAK

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) argazki-lehiaketa antolatu du arbel matematiko baten argazkirik originalena bilatzeko. Lehiaketan parte hartuko dute 2019ko martxoaren 14 eta maiatzaren 14 artean Twitterren argitaraturiko irudiek hashtag honekin ##BCAM10years eta hau aipatuz @@BCAMBilbao.  Ekainaren 10ean emango da ezagutzera argazki irabazlea.

Antolatzailea: BCAM

 

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

BIKAINTEK 2019: DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira: doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko; baita Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.                

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila 

 

Maiatzaren 31ra arte

DESIGNSCAPES

Designscapes Horizon(te) 2020 proiektu europarretako bat da, hiri-diseinua ahalbidetzen duten berrikuntzen onarpen eta hobekuntza sustatzea bilatzen duena. Proiektua enpresaburu, diseinatzaile edo pertsona sortzaileen diseinu-ideiak eta proiektuak aurkitzen eta laguntzen saiatzen da, horiekin hiriko bizitza hobetu ahal izateko. Designscapes hiru txandatan eratuk edo taxutzen da: egingarritasun-azterketak, prototipoak eta eskalabilitate-probak. Txandak pixkanaka garatzen dira. Bigarrena jada martxan da eta hautagai berriak nahiz aurreko txandetan jada aurkezturikoak aurkez daitezke. Txanda honetan produktu, zerbitzu, prozesu edo beste soluziobide berritzaile baten prototipoa sortuko da, ingelesez, hiri-inguruneetan berrikuntza sustatuko duena. Txanda honetako irabazleek 25.000 eurorainoko laguntza jaso dezakete finantza-laguntza gisa.

 

Ekainaren 4tik 6ra

+ INDUSTRY. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 18ra arte

M-ERA.NET

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0-The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

 

Azaroaren 29ra arte

INNOCÁMARAS PROGRAMA: ETE-ETAN BERRIKUNTZA BULTZATZEA

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUN PERTSONALERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasuna eta UPV/EHUn sorturiko ikerketa-emaitzen komunikazio zientifikoa finantzatu nahi dira, beste jarduera batzuen artean.

Deitzailea: UPV/EHU

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago