Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA
Xedea da Espainiako herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.
Antolatzailea: Espainiako Gobernua
DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA
Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.
Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak
PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. NOLA GIDATU BALIO PARTEKATUEKIN SUSTATUTAKO ERAKUNDEAK?
Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. EQUILIAk, Judith Castillo kide sortzaile, aholkulari eta eraldaketa kulturaleko eta estrategia-kultura integrazioko coacharen bitartez, tresnak proposatzen dizkigu erakunde baten balioak (kultura) ukigarri egiteko, erakundearen eboluziorako mapa bat marrazten dutenak: “¿Cómo liderar organizaciones impulsadas por valores compartidos?” (Nola gidatu balio partekatuekin sustatutako erakundeak?).
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
Maiatzaren 21era arte
ELGAren 2021eko GOBERNU-BERRIKUNTZEN DEIALDIA
ELGAK proiektu eta ekimen berritzaileak ezagutu nahi ditu, bai handiak, bai txikiak. Horien bidez, hainbat jurisdikziotako gobernuak elkartuko dira, elkarlanean aritzeko eta berritzeko. Edizio hau, zehazki, gobernua mugaz gaindiko lankidetzaren bidez berritzen ari den moduetan oinarritzen da. Adibidez, hainbat herrialde, eskualde edo hiri batera lan egiten ari dira modu berri eta interesgarrietan erronka erkideak ebazteko. Horretaz aparte, hainbat gobernu lankidetzan ari dira politika eta zerbitzu berriak lortzeko.
Antolatzaileak: ELGAren Sektore Publikoko Berrikuntzaren Behatokia eta Arabiar Emirerri Batuetako Gobernu Berrikuntzarako Mohammed Bin Rashid Zentroa
2021eko BERRIKUNTZA ETA DISEINU SARI NAZIONALEN DEIALDIA
Espainian berrikuntzaren eta diseinuaren arloan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duten profesional eta enpresen lana saritzeko sortu dira.
Hautagaitzak aurkezteko epea joan den maiatzaren 7an ireki zen, eta uztailaren 8an amaitzen da.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Maiatzak 17
ONLINE FOROA: EUROPAKO FUNTSAK, AUKERA BAT EUSKADIRENTZAT
Foroan Europar Batasunaren laguntzek enpresentzat ekar ditzaketen aukerak jorratuko dira, eta El Correo hedabidearen webgunearen bitartez jarraitu ahalko da. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Confebask, KPMG, Petronor eta Dominion erakundeetako zuzendariek hartuko dute parte.
Antolatzaileak: El Correo eta KPMG
Maiatzak 18
WEB-MINTEGIA: NOLA JOKATU ZIBERERASO BERRIEN AURREAN
Interesa baduzu azken gorabeheren eta segurtasun-erasoen ezaugarriak eta joerak ezagutzeko eta egiaztatzeko ea zure enpresa prest dagoen erronka horri aurre egiteko, Mondragon Unibertsitatearen Zibersegurtasun arloak antolatutako web-mintegi honetan parte hartzea gomendatzen dizugu.
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Maiatzak 18
BERRIKUNTZA TURISTIKOAREN VII. FOROA. Madrilen
Hotusa Explora foroa funtsezko hitzordua da turismoaren eta berrikuntzaren munduan, turismoak aurrean dituen etorkizuneko erronken inguruan eztabaidatzeko eta horiek aztertzeko eta krisia ahalik eta denbora-epe laburrenean gainditzeko ezarri behar diren ekimen eta estrategien inguruan hausnartzeko, sektoreak pandemia aurretik zuen rol estrategikoa berreskuratze aldera.
Antolatzailea: Hotusa Explora
Maiatzak 18tik 27ra
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LEHIAKORTASUNARI ETA BERRIKUNTZARI BURUZ
SPRI taldeak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, berrikuntzarekin zerikusia duten web-mintegi batzuk antolatu ditu hilabete honetan zehar.
Maiatzaren 18an: Jabetza industriala eta intelektuala. Jabetza intelektualaren kudeaketa aktiboa abantaila gisa lehiakortasunean.
Maiatzaren 20an: Etengabeko hobekuntza. Enpresa orientatzea etengabeko hobekuntzarantz.
Maiatzaren 25ean: Negoziazioa. Negoziatzea, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea.
Maiatzaren 27an: Talentua. Talentua bilatu eta mantentzea.
Antolatzailea: SPRI
Maiatzak 17-21
MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA
Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “Murcia Food Brokerage Event 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.
Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network
Maiatzak 18
TAILERRA: ERALDAKETA-LIDERGOAREN BOST ARDATZAK
KRUCE enpresako Alaitz Osa eta Romu Arteche sortzaileek, “Los 5 ejes del liderazgo transformacional” (Eraldaketa-lidegoaren 5 ardatzak) jardunaldiaren bidez, bost ardatzak planteatuko dituzte: enpatizatu, inspiratu, eragin, hazi eta eraldatu. Lider batek horiek guztiak hartu behar ditu kontuan.
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
Maiatzak 18
PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. ERALDAKETA-LIDERGOAREN 5 ARDATZAK
Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. KRUCE enpresako Alaitz Osa eta Romu Arteche sortzaileek, “Eraldaketa-lidergoaren 5 ardatzekin”, bost ardatzak planteatuko dituzte: enpatizatu, inspiratu, eragin, hazi eta eraldatu. Lider batek horiek guztiak hartu behar ditu kontuan.
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
Maiatzak 18
WEB-MINTEGIA: EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ
Ekonomia zirkularra material eta produktuak partekatzea, alokatzea, berrerabiltzea, konpontzea, berritzea eta birziklatzea dakarren ekoizpen- eta kontsumo-eredua da, ahal den guztietan, balio erantsia sortzeko. Jardunaldi honetan hainbat eragile eta enpresarekin azalduko da ekonomia zirkularra, Bizkaian administrazio publikoek abian jarritako ekintzak eta ekimen berritzaileak.
Antolatzailea: Cámarabilbao
Maiatzak 25
ONLINE AURKEZPENA: ZTBP 2030
Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ordezkariak, Cristina Uriartek, Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideei Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berria (ZTBP 2030) aurkeztuko die. Jardunaldia online formatuan egingo da.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Maiatzak 25
TAILERRA: TALENTUA GARATZEKO FUNTSEZKO ADIMEN EMOZIONALA
Zuriñe Altubek “La inteligencia emocional clave en el desarrollo del talento” (Talentua garatzeko funtsezko adimen emozionala) tailerra emango du, non egungo lan-ingurunean talentua indartzearen garrantzia azalduko duen.
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
Maiatzak 25
WEB-MINTEGIA: COVID-19tik ATERATZEN. TRANTSIZIO BERDEA: SUSPERRALDI JUSTUA ETA ZUZENA
COVID-19aren krisiak desberdintasunaren eta ingurumenaren degradazioaren erronka bikoitzari aurre egiteko premia handitu du. Gobernuek COVID-19tik berreskuratzeko prozesuaren erdigunean trantsizio ekologikoa jarri dutenez, funtsezkoa da ingurumenaren degradazioa lantzen duten etorkizuneko politikak ingurumenean eta pertsonetan oinarrituta egotea. Hori bereziki garrantzitsua da giza kapitalean inbertitzeko; lan-merkatuko politika aktiboen, ondo orientatutako diru-sarreren neurrien eta lan-birkokapena errazteko gaitasunaren hobekuntzaren bidez. Web-mintegi honetan eztabaidatuko da gobernuek nola aplika ditzaketen politikak trantsizio ekologiko baten kostuak modu uniformean banatzeko. Horretarako, ingurumenaren degradazioaren kaltea neurriz kanpo pairatzen dutenei erreparatuko die. ELGAk duela gutxi egin duen txostenaren datuetan eta analisian (“Desberdintasunen eta ingurumenaren arteko lotura”) oinarrituko da.
Antolatzaileak: ELGA eta ACRL
Maiatzak 25
PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. TALENTUA GARATZEKO FUNTSEZKO ADIMEN EMOZIONALA
Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. Pertsonen berrikuntzaren hilabeteari amaiera emateko, Zuriñe Altubek “Talentua garatzeko funtsezko adimen emozionala” tailerra emango du, non egungo lan-ingurunean talentua indartzearen garrantzia azalduko duen.
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
Maiatzak 26
TOPAKETA: B2B DIGITAL ENERGY EUSKADI
DISRUPTIVE Espainiako Plataforma Teknologikoak, zeinak teknologia digital disruptiboenak sustatzen dituen, B2B Digital Energy EUSKADI – II. topaketa B2B PTE DISRUPTIVE topaketara gonbidatzen zaitu. Topaketan, energiaren sektorean teknologia digital disruptiboak erabiltzen dituzten Euskadiko enpresa eta erakundeak izango dira protagonista. Erakunde horiek bakarrik argitaratu ahal izango dituzte profilak, eta, gero, estatu osoko erakundeek aldebiko bilerak eskatu ahal izango dizkiete.
Antolatzailea: Disruptive Espainiako Plataforma Teknologikoa
ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO VIII. KONGRESUA. Gasteizen
Kongresua formatu semipresentzialean (hibridoa) egingo da aurten, “sektore publikorako abangoardiako adimenak” izenburupean. Izan ere, administrazio publikoak egoera aldakor batera egokitu behar dira, eta, horregatik, kongresua “input” garrantzitsua da erakundeak osatzen dituzten pertsonek ikasi eta garapena lortzeko. Horren adibide dira hiru konferentzia magistral eta Europa Jauregian (Gasteiz) egindako erakunde publikoen sei kasu arrakastatsu, administrazioak hobetzen eta mota guztietako erakunde eta pertsonentzat ezagutza eta hausnarketa sortzen laguntzeko. Silvia Lealekin batera, aldaketa teknologikoa nola aprobetxatu aztertuko dugu gure erakundeetan berritzeko. Horretaz aparte, Donna Pacek sormenaren mugak bisitatzen lagunduko digu, horiek nola gainditu ikasteko. Azkenik, Pilar Jericók adimen emozionalak kudeaketan duen garrantzia aztertuko du. Bere aldetik, euskal administrazioetan hainbat kasu arrakastatsu ditugu. Kasu horiek EJIEk, HAEE-ek, LANTIKek, OSAKIDETZAk, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak aurkeztu dituzte.
Antolatzaileak: Q-epea, Ararteko, Durango Udala, Arabako Foru Aldundia, EJIE, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza eta Euskalit
Ekainaren 4ra arte
LANDAKO EMAKUMEENTZAKO BERRIKUNTZAREN BIKAINTASUN-SARIAK
Sari horiekin ikusgarritasuna eman nahi zaio emakumeen gure landa-ingurunean egiten duten lanari, baita eskualde horien garapenean egiten duten funtsezko ekarpenari ere, askotan landako dibertsifikazio ekonomikoarekin, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden proiektuak abian jarrita; hiru ekimen sarituko dira, 18.000, 12.000 edo 7.500 eurorekin.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da.
Antolatzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa
Ekainaren 23ra arte
GLOBAL SPACE MARKETS CHALLENGE
Global Space Markets Challenge erronkaren helburua da eskatzaile guztien artean sektore espazialeko sei ETE hautatzea (3 upstream eta 3 dowstream), nazioartekotze-plan onenak eta sendoenak dituztenak euren produktu eta zerbitzuentzat.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 23an amaituko da.
Antolatzailea: Europako Espazio Agentzia (ESA)
Ekainaren 30era arte
BCAM ZENTROA 15 IKERLARI ARI DA BILATZEN ‘ASTROTECH’ PROIEKTURAKO
‘Astrotech’ proiektuaren helburua da aitzindariak izatea ingeniaritza glialaren arloan, eta garun osasuntsu eta gaixoetan astrozitoak aztertu eta manipulatzeko tresnak garatzea.
Antolatzailea: Matematika Aurreratuen Euskal Zentroa
Ekainak 1
ONLINE JARDUNALDIA: HORIZON EUROPEREN OSASUN-KLUSTERRA
Berrikuntzako Ikerketako Zuzendaritza Orokorreko Health Innovations and Ecosystems unitateko (DG RTD) buru Carme Laplazaren lankidetzarekin, Horizon Europeren osasun-klusterra eta lehen bi urteetarako aukerak aurkeztuko dira.
Antolatzaileak: CDTI eta ISCIII
Ekainak 1
WEB-MINTEGIA: MARIE SKLODOWSKA CURIE FINANTZAKETA-PROGRAMA
Ikerbasquek eta EHUk Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships finantzaketa-programari buruzko web-mintegi bat antolatu dute, diziplina zientifiko guztietako emakume ikertzaileen garapen profesionala eta prestakuntza babesteko helburuarekin.
Antolatzaileak: Ikerbasque eta UPV/EHU
Ekainak 1 eta 2
ONLINE EKITALDIA: EUROPA DIGITALA 2021
Bi egunetan zehar, Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko Kontseiluko Presidentetza portugaldarrak Europak 2030ari begira dituen digitalizazio-erronkak eta horiei aurre egiteko modua azalduko dituzte.
Antolatzaileak: Europako Batzordea eta EBko Kontseilua
Ekainak 3
ONLINE JARDUNALDIA: SMART CITIES – MUGIKORTASUN ADIMENDUNA
Jardunaldi horretan honako hauek jorratuko dira: hiri adimendunetako mugikortasuna, eskari energetikoaren kudeaketa, ibilgailu konektatuak, aparkalekuen kudeaketa, mikromugikortasuna eta garraio-azpiegitura.
Antolatzaileak: Spri eta Eusko Jaurlaritza
Ekainak 8
EACP VIRTUAL B2B – APLIKAZIO ETA TEKNOLOGIA AEROESPAZIALAK
B2B topaketa birtualek Europako herrialde eta aliatu ugari bilduko dituzte, eta industria aeronautikoaren eta espazialaren balio-kate osoko erakundeei aukera emango diete harreman baliotsuak eratzeko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko, I+G+b proiektuak garatzeko xedearekin.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Spri, Eusko Jaurlaritza, Hegan eta European Aerospace Cluster
Ekainaren 8tik 10era
ADVANCED FACTORIES. Bartzelonan.
Advanced Factories industriako liderrentzako eta ETE-entzako berrikuntza-ekitaldia da. Automobilgintzaren, elikaduraren, aeronautikaren, trengintzaren, osasunaren, siderurgiaren, ehungintzaren eta energiaren sektoreko profesionalek hitzordu paregabe honetara bertaratzeko interesa agertu dute. Bertan, bazkide industrialak topatzeaz gain, lantegi aurreratuak eta produktiboak lortzeko azken berrikuntzak aurkitzeko aukera izango dute. Advanced Factoriesek Bartzelonako CCIBn aurkeztuko ditu industria-automobilgintzako, robotikako, Digital Manufacturing eta 3D Printing arloetako, Adimen Artifizialeko, Digital Twineko, Integrazio-sistemetako eta 4.0. industriarekin lortutako alderdi guztietako azken soluzioak. Hori guztia 280 enpresa erakusleren eskutik; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Omron, Bosch-Rexroth, Schneider-Electric, Accenture, Beckhoff, HP, Infaimon, Telefónica, Kuka, Siemens, Weidmuller, T-Systems, Tecnalia, Logitek, Festo, Universal Robots, Wonderware, Schaeffler, Sicnova, IFM Electronic, Murrelektronik eta Eurecat Xavier Ferràs, Faouzi Grebici edo Isabella Zackzek bezalako adituek automatizazioari eta robotikari esker industriaren lehiakortasunean egon diren arrakasta-kasuen eta hobekuntza-esperientzien berri emango dute Industry 4.0 Congress delakoan.
Antolatzailea: Nebext
Ekainak 8-15
BBK Open Science Fest 2021 zientzia-jaialdia. Bertan, aukera dago zientzia irekia eta parte-hartzailea eta horrek mundu hobea eta iraunkorragoa lortzeko eragile gisa sortzen dituen aukerak ezagutzeko, partekatzeko eta gozatzeko. Kultura zientifikoko topaketa da, eta herritarren partaidetza funtsezkoa da. Jaialdia BBK Kunaren herritarren partaidetza sustatzeko ildoaren barruan dago. Halaber, edizio honetan bizitzan, herritarren zientzian, komunitateko zientzian eta gizarte-berrikuntzan oinarritzen da.
Antolatzailea: BBK Kuna
Ekainaren 15era arte
ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA
Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. edizioa irekia dago EBko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten. EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira:
1.- Enpresa-espirituaren sustapena.
2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa.
3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa.
4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa.
5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza.
6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integratzailea.
Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Ekainak 15-17
FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon.
Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro
Antolatzailea: Azti
Ekainaren 21era arte
EMAKUME TEKNOLOGOARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.
Ekainak 23 eta 24
IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK
Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Ekainak 23 eta 24
TAILERRAK: ‘RESEARCH AND INNOVATION DAYS’
Tailer espezifikoak izango dira, Europa osoko eta beste toki batzuetako parte-hartzaileekin ikerketaren eta berrikuntzaren inguruan eztabaidatzeko. Gainerakoekin ikastea, sare berriak sortzea eta gure erronka globalentzako konponbideak bilatzeko lankidetzan aritzea dira helburuak.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Ekainak 25
WEB-MINTEGIA: ZAINTZA PROSPEKTIBOA AZARO FUNDAZIOAREKIN
Azaro Fundazioak azalduko du nola egiten duen zaintza lehiakorra eta prospektiboa erakundeak.
Antolatzaileak: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Azaro Fundazioa
Ekainak 25-27
Nazioartean fintechean eta insurtechean oinarritutako lehenengo hackatoia da, eta, bereziki, finantza jasangarrien esparrura zuzenduta dago. Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte. Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere. Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako. BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dutena, eta Dominion partner teknologiko gisa duena.
Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech
Uztailaren 29ra arte
Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoen eta kontzeptu-proben proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunek Singapurreko enpresa batekin elkartu beharko dute edo bertara joan beharko dute sei hilabeteko epean, irabaziz gero.
Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.
Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.
Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur)
Uztailak 15
ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.
Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrerago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia.
Antolatzailea: Elkargi
Uztailaren 16ra arte
GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA
Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA
Azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko online bilera; bi saiotan egingo da: lehena maiatzaren 13an eta 14an, eta bigarrena azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan