Atzo arratsaldean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua elkartu zan Lehendakaritzan Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak 2017an egindako aurrerapenak aztertzeko.
RIS3 Euskadi, espezializazio adimendunaren estrategia, hedatzeko prozesuaren baitan, 2017an enpresaren arloko 35 trakzio-proiektu berri garatzen eta zeharkako 8 ekimen estrategiko abian jartzen lagundu da. Aurreko ekimen estrategikoen artean zegoen Basque Digital Innovation Hub, eta, Europako sare batean integratuta, Euskadiko industria-sareak Euskadin fabrikazio aurreratuaren esparruan dauden azpiegiturak, ekipamenduak eta ezagutza eskuragarri izatea ahalbidetuko du. Ekimena 2018an jarriko da abian, eta 2 esparru zehatzetan eskainiko ditu lehenengo zerbitzu pilotuak: Fabrikazio gehigarria eta Robotika malgua eta kolaboratzailea.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatuta, Kontseiluak Euskal Partzuergo Teknologiko bat sortzea positiboki baloratu du. 16 Ikerketarako Zentro Kolaboratzailek eta Zentro Teknologikok osatua. Zentroak borondatez sartuko dira erakunde berrian, 3.590 pertsona bil ditzake eta 265 milioi euroko diru-sarrerak izan ditzake. Partzuergo berriaren helburuetako batzuk izango dira Euskadiko enpresei balio handiko zerbitzuak eskaintzea lehiakortasun globala hobetu ahal izan dezaten, Euskadiko zientzia eta teknologia mundura proiektatzea, ikerketa-agenda bateratu bat zehaztea herri gisa ditugun erronkekin lerrokaturik eta lankidetza-dinamika eraginkorrak sustatzea erakundeko agenteen artean.
Ia 2 urte baino gehiago igaro dira 2020 ZTBP abian jarri zenetik, eta orain ekin zaion fase berri honetan enpresek eta gizarteak gehiago parte hartzea lortu nahi da, hain zuzen ere, Euskadi erreferentziako eskualdeetako bat izan dadin berrikuntzaren arloan. Horrela garatu da Basque Innovation marka, gure herrian egiten den ikerketaren eta berrikuntzaren sinboloa dena. Marka honen babesean 6 proiektu enblematiko eta 4 ekimen estrategiko aurkeztu dira, agerian uzten dutenak berrikuntza dela gure orainaren izateko arrazoia eta Euskadiren etorkizunaren giltza. Bestalde, eta eskualdeetako agentzien, lanbide heziketako ikastetxeen eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 17 jardunaldi egin dira 3 lurralde historikoetan ETEei RIS3 estrategiaren emaitzen eta berrikuntzaren onuren berri emateko.
I+G+b-ko laguntza-programetarako aurrekontuak urtean %5 gehitzeko Gobernuak hartutako konpromisoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du 2018rako 433 milioi euro izango direla. Bestalde, Kontseiluak Euskadiko gainerako eragile publikoei eta pribatuei eskatu die ikerketan eta berrikuntzan inbertsio gehiago egiteko 2020 ZTBPren jomugan (2014-2020) inbertsioa orotara 11.000 milioi eurotara iristeko helburu bateratua lortu ahal izateko.
2017an 3. faseari ekin zaio, dinamizazioaren eta elkarlanaren faseari, alegia, eta, beste erronka batzuen artean, berrikuntzaren onurak euskal gizartera eta enpresetara, bereziki ETEetara, helarazten ari da. Helburua da aurrera egitea Euskadi berrikuntzan erreferentea izan dadin Europan.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, 3 euskal unibertsitateak, IK$ Research Alliance, Tecnalia, enpresetak, Jakiunde, Ikerbasque, eta Innobasque osatuta dago.