Innobasqueko lantaldea osatzen dugun guztiok, urte-sasoi berezi honetan, jaiegun zoriontsuak opa dizkizuegu, eta 2016a urte oparoa izan dezazuela!

Ospatzeko, joko bat planteatu nahi dizuegu, eta a priori erraza dirudien arren, aukera ematen digu buru-arintasuna lantzeko eta ondo pasatzen dugun bitartean garuna martxan jartzeko. Gainera, sormena indartzen du.

Baina aurrez, istorio txiki bat gauzak bere testuinguruan jartzeko:

30eko hamarkada zen, Estatu Batuak krisialdi ekonomiko handian murgilduta zeuden, eta New Yorken langabe zegoen arkitekto batek, Alfred Mosher Butts izenekoak, mahai-joko bat asmatzea erabaki zuen.

Zergatik mahai-jokoa? Butts gurutzegrama zalea zen, baina zoriaren partea mugatua izango zen joko bat sortu nahi zuen, bertan estrategia eta ezagutza indartzeko.

Butts-ek horrela anagramen eta gurutzegramen ezaugarriak zoriarekin uztartu zituen, Lexico izeneko jokoa sortu zuen, aurrerago, 50eko urteetan, arrakasta nabarmena izan zuena Scrabble gisa.

Horregatik, munduko Scrabble jokalaririk onenak matematika arlokoak dira eta ez literatura edo hizkuntzalaritzakoak.

Eta orain, jolastera: 

Helburua puntuaziorik handiena lortzea da ezkerreko irudiko taulan hitz edo berbak eratzerakoan, jada sorturik dauden hitzekin konektatuta.

Zure letrak hauek dira:

Letra bakoitzak bere balioa du.Batu itzazu taulan jarri duzun letra bakoitzaren beheko eskuineko izkinako puntuak.

KONTUZ: Puntuazioa bai erabilitako letren balioaren eta bai letra horiek taulan duten kokapenaren araberakoa da. Adibidez, letra bat jartzen baduzu “Letra bikoitza” esaten duen laukitxoan, orduan letra horren –eta bakarrik horren– balioa bikoiztu behar duzu puntuak batzerakoan. Letra bat jartzen baduzu “Hitz bikoitza” jartzen duen laukitxoan, orduan hitzaren balio osoa bikoiztu behar duzu.

Zenbat puntu lortu dituzu? Eta zenbat hitz osatu dituzu? 3? 5? Garrantzitsuena zure zentzumenak martxan jarri izana da. Hala ere, zure sormena eskertzeko, jolasteko erabili duzun taulari argazkia egitea proposatzen dizugu eta txiokatua #HappyInno2016 traolarekin; puntu gehien lortzen duena Guggenheim museoa ikusteko bi sarrera irabaziko du. Irabazlearen izena urtarrilaren 5ean argitaratuko da.

2016 zoriontsua izan!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago