Innobasqueko taldeak jai zoriontsuak eta 2015 urte oparoa opa dizue. Eta gogoeta eragingo digun aipu batez eta pentsaraziko digun joko batez ospatu nahi dugu:
Amestu zeure bizitza eta bizi zeure ametsa — Juan Sebastián Celis Maya
Planteatzen dugun ariketari ‘alfabeto magikoa’ esaten zaio eta NASAko astronauten trebakuntzarako asmatu omen zuten. Bi garun-hemisferioak konbinatzen ditu, eta bai ezkerrekoa (pentsamendu logikoa) eta bai eskuinekoa (pentsamendu sortzailea) erabiltzen ditu, gure gaitasun mentala areagotzeko.
Ariketa honako hau da:
- Ezkerreko irudian alfabetoko letrak agertzen dira letra larriz, eta letra bakoitzaren azpian “i”, “d” edo “j” bat dago letra xehez.
- Irakur itzazu ozen alfabetoko letrak eta jaso ezkerreko, eskuineko edo bi besoak, letra larri bakoitzaren azpian dagoen letra xehearen arabera: “i” baldin badago, ezkerra jaso; “d” baldin badago, eskuineko besoa jaso; eta “j” baldin badago, bi besoak jaso.
- Helburua da alfabeto guztia egitea A-tik Z-raino bi aldiz akatsik gabe, eta Z-tik A-raino beste bi aldiz batere akatsik gabe.
Ariketa hau egiteko gai izan bazara, 2015ean zure ametsak gauzatzea errazagoa izango da.
2015 zoriontsua!