Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2018

13 Jun, 2018

Txosten hau eragileei, bai publikoei bai pribatuei, gogoeta egitea eta erabakiak hartzea eragiteko diagnostiko bat da. Horrela, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema hobetzeko neurriak martxan jartzea bultzatuko da, ikuspegi partekatu batetik.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema ebaluatzeko eta monitorizatzeko Innobasquek duen zereginaren barruan kokatzen da. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planan Innobasqueren esku utzi zuen zeregin hori.

2016ra arteko1 nazioarteko estatistiketan oinarritutako analisi konparatibo bat da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren errealitatearen alderdi askotako ikuspegi bat
eskaintzen du eta Euskadiko I+G+b-aren arloko txosten erreferente bihurtu da.

Txostenak Basque Innovation Perception (BIP) inkestaren bigarren edizioa barne hartzen du. Pertzepzio-inkesta hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako kide diren 250etik gora profesionalen talde bati zuzenduta dago. Lan hori 2016an jarri zuen martxan Innobasquek, bertako kide diren erakundeen ekarpenari esker. Analisi kualitatibo bat da, ohiko analisi estatistikoak osatzeko.

Download
PDF

Partekatu albiste hau