Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2018 – Laburpen exekutiboa
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren (ZTBESis) errealitatearen begirada bat eskaintzen du hainbat ikuspegitatik, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana-k (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Txosten hau.
Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta berrikuntzaren egoeraren analisi konparatiboa izaten da Europarekiko, dauden nazioarteko estatistiketan oinarrituta. Analisi kuantitatibo hauek Basque Innovation Perception (BIP) delakoaren informazioa kualitatiboaz osatzen dira, euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko pertzepzio-azterketa, ZTBESis-eko eta Innobasqueren erakunde bazkideetakoak diren 250 profesional baino gehiagoko panel aditu baten iritzia jasotzen duena.
Berrikuntzaren Innobasque Txostena Euskal Indizearen bilakaeratik sortu zen, Innobasquek 2013an argitaratu zuelarik. Indizea-k lehen aldiz neurtu zituen eskualde mailako I+G+b enpresa-inbertsioak eta horien eragina produktibitatean, Nesta britainiar fundazioak sorturiko metodologiari jarraituz.