Laburpen exekutiboa. EGE eta lehiakortasuna Euskadin
Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE) ez da ingurumen-, lan- edo zuzenbide-araudia betetzea; erakunde baten arlo eta sail guztiei eragiten dien jarrera, ikuspegi eta apustu bat da, betiere bere interes-taldeen balioa sortu eta maximizatzeko helburua duena portaera etiko baten bidez. Ildo honetan, Europar Batzordeak duela gutxi jakinarazpen bat egin du, EGE estrategia bat izateak enpresen lehiakortasunerako duen gero eta garrantzi handiagoari buruzkoa.