Parte hartzearen korapiloak
Parte-hartzeaz hitz egitea gobernatzen dugun eta adostasunak lortzen ditugun moduaz hitz egitea ere bada. Garapenerako Nazio Batuen Programak jasotzen duen bezala, ‘gobernantza eraginkor’ deitzen ditugun gobernu-eredu parte-hartzaileago berriak oso loturik daude konfiantzazko eta lankidetzazko harremanak sendotzearekin, eta helburuak eta amets kolektiboak partekatzen dituen gizarte batekin. Gobernantza eraginkorrak, beraz, jarrera irekia inplikatzen du kudeatze-prozesu horizontalagoak ezartzeko, beste erakunde batzuekin taldean lan egiteko eta herritarrak eta gizarte-eragile garrantzitsuak erabaki publikoen prozesuan txertatzeko.