Talentua erakartzea Euskadin
Lan honekin osatu eta jarraitu egin nahi izan da 2009an burututako azterlana, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailari atxikitako bizkaia:xede-ren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutza Gizartearen Sailari, Arabako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Sailari eta Innobasqueren ekimenari eta laguntzari esker Euskadiz kanpotik datorren eta gure antolaeretan txertatzen den Gaitasun Handiko Langileen (G.H.L.) balioespena eta gogobetetasuna ezagutzeari buruzkoa. Helburua da on line segimenduko lanabes bat izatea beste erregio edo herrialde batzuetatik etorritako Gaitasun Handiko Langileak (G.H.L.) euskal enpresek eta erakundeek atzematearen urteroko bilakaera I+G+b-ko arloetan.