Ezagutu euskal erakundeei eragingo dieten berrikuntza-korronte nagusiak. Lana nazioarteko erreferentzien azterketaren emaitza da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako 160 profesional baino gehiagoren ekarpenekin osatzen da, gure berrikuntzako adituen paneletik.
Hautemandako joerak sei eremutan egituratzen dira (estrategia, teknologiak, merkatuak, eragiketak, pertsonak eta berrikuntzaren kudeaketa), eta enpresei, teknologia-zentroei, hezkuntza-zentroei, gizarte-eragileei eta administrazio publikoei eragiten diete. Txosten honek aukera ematen die beren sektoreko eta esparru globaleko azken joeren eta aldaketen berri izateko, aukerak identifikatzeko, arazoak antzemateko eta aldaketei aurrea hartzeko, azken batean, modu eraginkorrean berritzeko eta lehiakortasunari eusteko.
Ezagutu txosten osoa hemen