“MITek 2025erako elektrizitate mugagabea hitzeman du fusio-teknologia berriarekin”
MITeko Plasmaren eta Fusioaren Zientzia Zentroak (PSFC) iman supereroale iraultzaile bat aurkeztu zuen irailean, erreaktore nuklearrek funtzionatzeko behar dutena baino energia gutxiago gastatzeko gai dena (30 watt besterik ez ditu kontsumitzen, eta normalean erabiltzen diren imanek 200 milioi watt behar izaten dituzte). Aurrezte hau ezinbestekoa da merkataritza-mailan garatzeko. Iman horren sorreran parte hartu zuten ere Commonwealth Fusion Systemsek (CFS), Bill Gatesek eta Jeff Bezosek finantzatutako konpainia batek alegia, eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuak, 2025ean fusio nuklear komertzialeko zentralaren prototipo bat garatzeko helburuarekin.
Orain arte arrakasta izan duen arren, oraindik ere erronka ekonomiko eta teknologikoak daude, eskalagarritasunari dagokionez. Horien artean, funtzionamendu fidagarri eta iraunkorra ahalbidetuko duen diseinua garatzea nabarmentzen da, eta, horretarako, materialetan aurrera egitea eta diziplinen integrazioa funtsezkoak izango dira.