Europako Batzordeak ez du amore ematen lidergo digitalaren anbizioan.
Horretarako, badaki beharrezkoa dela erregulatzaileen eta berritzaileen arteko elkarrizketa hobetzea, eta “European Blockchain Regulatory Sandbox” jarri du abian. Premia horri erantzuten dio aldeen arteko elkarrizketa erraztuz, sektore publiko eta pribatuaren erabiltze kasuetan, eta urtean 20 proiektu inguru finantzatuz 2026 arte.
Sandbox arauemailea ingurune kontrolatu bat da, non enpresek eta erakundeek produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berriak probatu ahal dituzte ingurune mugatu eta gainbegiratuan. Kasu honetan, segurtasun juridikoa emanen zaie soluzio teknologiko deszentralizatuei, bloke-katea barne, hura zabaltzeko oztopoak identifikatuz eta aholkularitza juridikoa, esperientzia arautzailea eta orientazioa eskainiz ingurune seguru eta konfidentzial batean. Halaber, erregulatzaile eta ikuskatzaileei aukera eman behar lieke abangoardiako blockchain teknologiei buruzko ezagutzak hobetzeko eta praktika onenak elkarrizketaren bidez partekatzeko.
Ekimen hau industria-sektore eta erakunde publiko guztietako enpresei irekita dago, kontzeptu-probako fase batetik haratago doazen eta merkaturatzetik hurbil dauden edo operatiboak izateko fase goiztiarrean dauden proiektuetarako, eta, besteak beste, DLT (Distributed Ledger Technology edo Kontabilitate Banatuko Teknologia) erabiltzea eskatzen duten proiektuetarako. Lehentasuna emanen zaie gai juridiko eta arau-emaile garrantzitsuagoak planteatzen dituzten erabilera helduagoei eta EBko beste lehentasun politiko zabalagotara laguntzen dutenei ere.
Erreferentzia:
https://digital-strategy.ec.europa.eu/en/news/commission-launches-european-regulatory-sandbox-blockchain