Global Innovation Day 2018 izeneko Euskadiko berrikuntzaren hitzordu nagusiak enpresa txiki eta ertainei erreparatuko die aurten, berritzeak eguneroko jarduneak dakarzkien beharrei eta arazoei erantzuten laguntzeko asmoz.
Euskadiko enpresen % 99 enpresa txiki eta ertainak (ETE) dira; guztira, berrikuntza funtsezko duten ia 200.000 enpresa, hari atxikita baitago askoren biziraupena.
Hori dela eta, Innobasquek, arreta osoa enpresa horietan jarriko duen Global Innovation Day ekitaldia antolatu du, egungo beharrei erantzuten lagunduko dieten soluzioa berritzaileak eskaintzeko eta etorkizuna bermatzen lagunduko dieten erronka berrietarako inspirazioa emateko.
Helburu horri begira, ekainaren 13an, Donostian, interes handiko hitzaldiak entzun ahal izango ditugu garrantzi handiko hizlarien ahotik; horien artekoa dugu Silvia Leal, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko Espainiako eragin handieneko hamar adituetako bat, berrikuntzak ETEei eskaintzen dizkien aukerez mintzatuko dena. Horrekin batera, kasu arrakastatsuak, esperientzia inspiratzaileak eta Euskadiko ETEetako berrikuntzaren egoera ezagutzeko aukera izango dugu.
Baina ez hori bakarrik. Egun osoan, eztabaidak eta parte-hartze bidezko tailerra antolatuko dira, enpresek berritzeko eguneroko jardunean gainditu behar dituzten erronkak, beharrak eta arazoak aztertzeko, eta berrikuntza sustatzeko eragileen sareari zuzendutako esparruan, ETEek berrikuntzaren bideko etapa desberdinetan bidelagun izan ditzaketen tresnak ezagutzeko aukera izango dute: finantzaketa, teknologia, prestakuntza, laguntza eta sostengu zerbitzuak.
Euskadi berrikuntzaren aldeko apustuari eusten dion lurraldea da, eta horren kariaz, gure enpresak berritzaileak izatea behar dugu, Europa barruan ongizatea sortzen duen eskualde lehiakorra izaten jarraitzeko.
Gaur ireki da berrikuntzarekiko hitzordu honetarako izena emateko epea. Zure plaza bermatzeko…