Emana

Jon Aldazabal Basauri.

Mondragon Unibertsitateko (MU) enpresa fakultateko negozio garapeneko eta profesionalentzako prestakuntzako koordinatzailea eta MIK S.Koop-eko ikertzailea
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da, eta bere ikerketa-, transferentzia- eta irakaskuntza-esparruek estrategia, negozioen garapena eta berrikuntzaren kudeaketa dituzte ardatz. Bertan, arlo publikoan eta pribatuan proiektuak garatzen ditu 2004tik.

Álvaro Sabas.

C2B Negozioaren Gerentzia eta Garapena.

Filosofian lizentziatua UPV/EHUn eta Giza Baliabideetako masterra Deustuko Unibertsitatean. C2Bko gerentea da, eta enpresa handietan eta aholkularitza-enpresa ezagunetan egin du lan. Esperientzia du enpresa-estrategian, digitalizazioan eta -berrikuntzan. C2Btik pertsonen gaitasunetan eta antolaketa-lehiakortasunean eragitea bilatzen du.

Learning goals

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:

  • Negozio-eredu berrien ideiak identifikatzeko ikuspegi metodologikoa ezagutzea.
  • Negozio-ideia bat aztertzeko eta baliozkotzeko elementu garrantzitsuenak zein diren lehenestea.
  • Negozio-ideia bat garatzeko hurbilketa metodologiko bat ezagutzea.

Contents of the training

  • Lotutako eta loturarik gabeko enpresa-dibertsifikazioa eta negozio-eredu berriak.
  • Negozio-eredu berriak identifikatzea.
  • Negozio berrien ideien hasierako azterketa eta baliozkotzea.
  • Negozioen garapena.

Nori zuzendua

  • 10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik, honako hauen beharra edo interesa dutenentzat:
    • bezeroen beharretara egokitzea, negozio-estrategia birpentsatzea, negozio-lerro berriak sortzea, produktu eta zerbitzu berriak garatzea.
    • eraldaketa digitalari ekitea, 4.0 Industrian erreferente izatea, merkatu berrietan sartzea, bezero berriak bilatzea, errentagarritasuna hobetzea, salmentak handitzea, nazioartekotzearen aldeko apustua egitea.
  • Gerentziak, berrikuntza-arduradunak, negozio-garapeneko eta proiektu estrategikoetako arduradunak.

 

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 14

09:30 - 13:30 CEST

Parque Tecnológico de Garaia. Goiru,1. Arrasate-Mondragon

Programa osoa
PDF

Seats
30

Duration
4h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Other innovation training