Emana
Marisol Menéndez
CEO & Founder Bilakatu / WITH (we-with.com) Berrikuntzako aditua, 20 urte baino gehiagoko esperientzia berrikuntza irekia, ekosistemak, bankua eta eraldaketa digitala arloetan. Berrikuntza irekian eta ekosistemen orkestrazioan jarduten duen Bilakatu enpresaren CEO eta sortzailea da. Konektatu, pentsatu eta jarduteko modu berri baten bidez lidergo-eredu berri bat sustatzen duen emakume lider eta zuzendarien ekosistema WITHko CEOa da. Advisor-ra da hainbat sartup eta funtsetan (Meniga, Movizzon, Brain VC, Axyon AI). Lehenago postu hauek izan ditu: Chief Open Innovation South Summit enpresan, Global Head of Open Innovation BBVAn eta Head of Open Innovation Nordic Future Innovation enpresan. “Berrikuntza Irekiaren 3 dimentsio” metodoaren eta “Oxford Handbook of Open Innovation” argitalpenean (Henry Chesbrough-ek editatua, Open Innovationen aitzindaria, et al., 2024) jasota dagoen “Connect-Think-Do” metodoaren egilea da. |
Learning goals
- Ulertzea zer den berrikuntza-ekosistemei irekita dagoen berrikuntza eta zein onura ekartzen dizkien erakundeei.
- Erakundearen berrikuntza-estrategia aztertzeko oinarrizko tresnak izatea, estrategia honen etorkizuneko ikuspegia eta horrek erakundearen estrategiari egindako ekarpena.
- Enpresaren prozesuak, prozedurak, antolakuntza eta KPIak ulertzea eta horiek helburu estrategiko orokorrekin eta lankidetzan ezarritako berrikuntzako helburuekin lerrokatzea.
- Ekosistemaren dinamika eta eragile nagusiak identifikatzea, lankidetzarako eta orokorrean berrikuntzarako. Harreman horiek lehenestea, berrikuntzarako helburu estrategikoen arabera.
Contents of the training
- Zer dira berrikuntza irekiak eta ekosistemak?
- Berrikuntza Irekiaren Hiru Dimentsioak – Berrikuntzaren estrategia aztertzeko tresnak eta metodologiak.
- “Berrikuntza Irekiaren Estrategiaren Mihisea” tresnaren eta lankidetzarako beste tresna batzuen bidez berrikuntza-estrategiaren analisiaren dinamika.
- Hurbileko ekosistemaren eragileak aztertzeko tresnak eta loturak lehenestea.
Nori zuzendua
Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasqueren kide diren erakundeentzat bakarrik.
- Lankidetzan berrikuntza-estrategiak dituzten eta egungo egoerari buruz hausnartu edo ebaluatu nahi duten erakundeak, zein etorkizunean pentsatu nahi dutenak.
- Lankidetzan berrikuntza-prozesua hasi nahi duten baina nondik hasi ez dakiten erakundeak.
- Berrikuntzako arduradunak, CEOak, ekosistema-sortzaileak, jabetza intelektualaren arduradunak eta ekosistemekin lanean eta horiei lotuta berrikuntza-estrategia konfiguratu behar dutenak.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presentziala
aza. 13
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Seats 30
Duration 40h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque