Emana
Jon Aldazabal Basauri.
Mondragon Unibertsitateko (MU) enpresa fakultateko negozio garapeneko eta profesionalentzako prestakuntzako koordinatzailea eta MIK S.Koop-eko ikertzailea
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da, eta bere ikerketa-, transferentzia- eta irakaskuntza-esparruek estrategia, negozioen garapena eta berrikuntzaren kudeaketa dituzte ardatz. Bertan, arlo publikoan eta pribatuan proiektuak garatzen ditu 2004tik.
Álvaro Sabas.
C2B Negozioaren Gerentzia eta Garapena.
Filosofian lizentziatua UPV/EHUn eta Giza Baliabideetako masterra Deustuko Unibertsitatean. C2Bko gerentea da, eta enpresa handietan eta aholkularitza-enpresa ezagunetan egin du lan. Esperientzia du enpresa-estrategian, digitalizazioan eta -berrikuntzan. C2Btik pertsonen gaitasunetan eta antolaketa-lehiakortasunean eragitea bilatzen du.
Learning goals
Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:
- Negozio-eredu berrien ideiak identifikatzeko ikuspegi metodologikoa ezagutzea.
- Negozio-ideia bat aztertzeko eta baliozkotzeko elementu garrantzitsuenak zein diren lehenestea.
- Negozio-ideia bat garatzeko hurbilketa metodologiko bat ezagutzea.
Contents of the training
- Lotutako eta loturarik gabeko enpresa-dibertsifikazioa eta negozio-eredu berriak.
- Negozio-eredu berriak identifikatzea.
- Negozio berrien ideien hasierako azterketa eta baliozkotzea.
- Negozioen garapena.
Nori zuzendua
- 10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik, honako hauen beharra edo interesa dutenentzat:
- bezeroen beharretara egokitzea, negozio-estrategia birpentsatzea, negozio-lerro berriak sortzea, produktu eta zerbitzu berriak garatzea.
- eraldaketa digitalari ekitea, 4.0 Industrian erreferente izatea, merkatu berrietan sartzea, bezero berriak bilatzea, errentagarritasuna hobetzea, salmentak handitzea, nazioartekotzearen aldeko apustua egitea.
- Gerentziak, berrikuntza-arduradunak, negozio-garapeneko eta proiektu estrategikoetako arduradunak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
aza. 14
09:30 - 13:30 CEST
Parque Tecnológico de Garaia. Goiru,1. Arrasate-Mondragon
Seats 30
Duration 4h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque