Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2017 , March - 2
BIP 2016: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren pertzeptzioa eta perspektiba
Txosten hau deskargatu:
2017 , January - 9
Brunch & Learn – 2016an elkarbanatutako ezagutzak
Brunch & Learn ekitaldiaren helburua gure, sarean dauden pertsona gaitu eta adituez baliatuz, ikasteko komunitateak sortzea da.
Abian jarri zenetik, 2014an, 24 edizio ospa dira. 40 erakunde baino gehiago partekatu dituzte ezagutzak, 1.000 lagunetik gora egon baita. Dokumentu hau 2016an egon diren Brunch & Learn ekitaldien ikaskuntzak argitaratu dira.
2017 , January - 3
Berrikuntzaren gida Euskadin 2016
EAEko Berrikuntzaren Gidaliburuak, Estrategia Empresarial-ek Innobasquerekin lankidetzan eginak, garapen-eredu berri baten eraikuntza erakusten du Berrikuntzaren Euskal Sistemak 2007tik 2016ra izandako lorpen nagusien bidez.
2016 , November - 7
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak 2016
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) azterketa konparatiboa da 2005-2014 denboraldirako, azterketa estatistiko eta makroekonomikoak pertzepzio-analisiarekin konbinatzen dituena: Basque Innovation Perception (BIP).
Azken hori 308 profesionalen parte-hartzeari esker egindako azterketa da, I+G+b-n aitorturiko esperientzia dute eta Innobasqueko bazkide diren erakundeetakoak dira enpresa, ikerketa, erakunde eta gizarte eremuetan.
2016 , November - 7
Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2016 – Laburpen exekutiboa
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren (ZTBESis) errealitatearen begirada bat eskaintzen du hainbat ikuspegitatik, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana-k (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Txosten hau.
Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta berrikuntzaren egoeraren analisi konparatiboa izaten da Europarekiko, dauden nazioarteko estatistiketan oinarrituta. Analisi kuantitatibo hauek Basque Innovation Perception (BIP) delakoaren informazioa kualitatiboaz osatzen dira, euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko pertzepzio-azterketa, ZTBESis-eko eta Innobasqueren erakunde bazkideetakoak diren 250 profesional baino gehiagoko panel aditu baten iritzia jasotzen duena.
Berrikuntzaren Innobasque Txostena Euskal Indizearen bilakaeratik sortu zen, Innobasquek 2013an argitaratu zuelarik. Indizea-k lehen aldiz neurtu zituen eskualde mailako I+G+b enpresa-inbertsioak eta horien eragina produktibitatean, Nesta britainiar fundazioak sorturiko metodologiari jarraituz.
2016 , July - 19
2014-2016ko H2020 Euskal parte hartzearen txostena
2014-2016ko H2020 Euskal parte hartzearen txostena izenekoaren argitalpenean, Horizonte 2020 Esparru Programaren indarraldiko lehen hiru urteetan euskal enpresek eta eragileek lortutako emaitzak jasotzen ditu txostenak.
221 euskal enpresek Europako Horizonte 2020 programatik 331,63 milioi euro lortu dituzte eta 530 I+G proiektutan parte hartu dituzte.