Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2018 , June - 13
Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2018 – Laburpen exekutiboa
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren (ZTBESis) errealitatearen begirada bat eskaintzen du hainbat ikuspegitatik, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana-k (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Txosten hau.
Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta berrikuntzaren egoeraren analisi konparatiboa izaten da Europarekiko, dauden nazioarteko estatistiketan oinarrituta. Analisi kuantitatibo hauek Basque Innovation Perception (BIP) delakoaren informazioa kualitatiboaz osatzen dira, euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko pertzepzio-azterketa, ZTBESis-eko eta Innobasqueren erakunde bazkideetakoak diren 250 profesional baino gehiagoko panel aditu baten iritzia jasotzen duena.
Berrikuntzaren Innobasque Txostena Euskal Indizearen bilakaeratik sortu zen, Innobasquek 2013an argitaratu zuelarik. Indizea-k lehen aldiz neurtu zituen eskualde mailako I+G+b enpresa-inbertsioak eta horien eragina produktibitatean, Nesta britainiar fundazioak sorturiko metodologiari jarraituz.
2018 , June - 13
Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2018
Txosten hau eragileei, bai publikoei bai pribatuei, gogoeta egitea eta erabakiak hartzea eragiteko diagnostiko bat da. Horrela, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema hobetzeko neurriak martxan jartzea bultzatuko da, ikuspegi partekatu batetik.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema ebaluatzeko eta monitorizatzeko Innobasquek duen zereginaren barruan kokatzen da. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planan Innobasqueren esku utzi zuen zeregin hori.
2016ra arteko1 nazioarteko estatistiketan oinarritutako analisi konparatibo bat da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren errealitatearen alderdi askotako ikuspegi bat
eskaintzen du eta Euskadiko I+G+b-aren arloko txosten erreferente bihurtu da.
Txostenak Basque Innovation Perception (BIP) inkestaren bigarren edizioa barne hartzen du. Pertzepzio-inkesta hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako kide diren 250etik gora profesionalen talde bati zuzenduta dago. Lan hori 2016an jarri zuen martxan Innobasquek, bertako kide diren erakundeen ekarpenari esker. Analisi kualitatibo bat da, ohiko analisi estatistikoak osatzeko.
2017 , December - 19
Berrikuntzaren gida Euskadin 2017
Euskal Herriko Berrikuntzaren Gidaliburuaren hamaikagarren edizioa, Estrategia Empresarialek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan egina, 2017an izan diren gertaera berritzailerik aipagarrienak jasotzen ditu.
2017 , June - 5
Berrikuntzaren hizkuntza
Hitzak indartsuak dira eta dagoen estimulurik handiena ere badira, eraldatu egin dezakete eta esaten duenean aldaketa handiak eragin. Hori dela eta, hiztegi txiki hau eraiki dugu, lnnobasqueren <span class="alternative-font">Berrikuntzaren hizkuntza</span> izendatua. Liburu honekin, pertsona guztiok Euskadiko berrikuntzaren inguruko lengoaiaren esanahia partekatuko dugu.
2017 , May - 25
Berrikuntza Gara
Berrikuntzarik gabe ez dago etorkizunik. Eta baldin badago, kaxkarra izango da. Nekez aurkituko duzu gaur egun esandako hori zalantzan jarriko duen inor. Berrikuntza Garako pertsona edo erakunde batek berak ere ez du egingo. Denok ekarpena egiten dugu, batu egiten dugu, berritu, eta denok berrikuntza gara.
Berrikuntza Gara da Innobasqueko erakunde bazkideen aldizkari berria, eta gure sarearen gaitasun berritzaileei balioa ematen die. Potentzial hori erakutsi nahi dugu; ezagutu dadila, aitortu dadila eta ospatu dadila.