Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2019 , May - 10
4.0 teknologiak eta gaitasun profesionalak – Enpresa eskariaren analisia
Fabrikazio aurreratuko pilotatze-taldeak zutabe estrategiko bat (PE2: Enplegurako prestakuntza) zehaztu du. Zutabe horren oinarri datalentuaren sorrerari eta profesional gaituei bultzada ematea, eta horretarako, prestakuntzaren “balio-kate” osoan egiten du lan.
2019 , April - 17
I+G aurretiazko adierazlea 2018-2019
2018.eta 2019. urteetarako Euskadiko I+G arloko barne- gastuaren zenbatespenaren lehenengo edizioa
2019 , April - 16
BIP 2018: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren pertzepzioa eta ikuspegia
Basque Innovation Perception (BIP) bi urtean behin egiten den azterketa da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako (ZTBES) profesionalek euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoeraz duten pertzepzioa monitorizatzea eta aztertzea du helburu.
Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da. Baita ere osatzen du informazio kualitatiboaz Berrikuntzaren Innobasque Txostena, Euskal I+G+b-ren eta Europakoaren azterketa konparatiboa.
BIP 250 aditu baino gehiagoko panelean oinarritzen da, ZTBES-en ikuspegi orokorra dutenak eta Innobasqueko erakunde bazkideetatik datozenak dira. Panela Sistemaren ordezkari da eta enpresa, zientzia eta teknologia, gizarte eta erakundeen eremuetako jendez osaturik dago. Panelak kontuan du I+G+b-n dagoen jarduera-maila eta dagozkien erakundeen tipologia.
BIPek bi urtean behin aztertzen du Paneleko jendearen iritzia inkesta baten bidez, honen emaitzak haietako batzuekin kontrastatzen direlarik. Horregatik, Panelak denboran irauteko bokazioa du.
2018 , December - 19
Berrikuntzaren gida Euskadin 2018
Euskal Herriko Berrikuntzaren Gidaliburuaren hamabigarren edizioa, Estrategia Empresarialek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan egina, 2018an izan diren gertaera berritzailerik aipagarrienak jasotzen ditu.
2018 , November - 21
STEAM espazioa – Gomendioen gida
Hezkuntza ez formaleko erakundeetan STEAM proiektuak bultzatzeko eta sendotzeko gomendioen gida
2018 , June - 13
Plan Estrategikoa 2016 – 2020
Euskadiko berrikuntzaren erronka nagusia enpresa txiki eta ertainetan dago kokatuta. Horregatik, Innobasqueren Plan Estrategiko berrian erakunde berritzaileen kopurua areagotzea ezarri dugu 2020rako helburu gisa, arreta bereziki ETE-etan jarrita.