Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2020 , June - 18
Innobasque Prospektiba Txostena COVID-19 osteko gogoetak
"2020 Innobasque Prospektiba Txostena. Post Covid-19 gogoetak" COVID-19ak eragin edo bizkortu dituen aldaketen eta berrikuntzaren esparruan izan duen eraginaren azterketa sakon baten emaitza da.
Enpresen zerbitzura dagoen ariketa teoriko eta praktikoan, Txosten honek:
- 2019 Innobasque Prospektiba Txostenetan egindako proposamenen indarraldia aztertzen du.
- Krisitik irteteko balizko agertokiak eta jarraipen-adierazleak aurkezten ditu.
- Enpresetan epe labur, ertain eta luzera sor daitezkeen berrikuntza-aukerei buruzko gogoetak partekatzen ditu.
Dokumentu irekia eta bizia izateko asmoarekin sortu da, eta laster aktibatuko dugun partaidetza-prozesu baten bidez erakunde bazkideen ekarpenekin aberastuko da.
2020 , April - 21
PRE-COVID txostena – Aurretiazko I+G Adierazlea 2019-2020
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, 2019ko azaroaren 22an argitaratu zituen Euskadik 2018an izandako I+G arloko gastuari buruzko datuak. Funtsezkoa da informazio estatistikoak eskuan izatea, politika publikoetan erabaki zuzenak hartu ahal izateko. Edonola ere, denbora-tarte handia igaro denez neurtutako denboraldiaren eta urtero egiten den I+G arloko gastuari buruzko datu estatistikoaren artean, baliteke dagoeneko berandutxo izatea haietan oinarritutako erabakiak hartzeko.
Erabaki egokiak hartu ahal izateko, enpresek informazio eguneratua behar dute; modu berean, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakunde publikoek ere informazio eguneratua behar dute I+G+b-arenalorrean, berrikuntza-politikak egokiro bideratu ahal izateko.
Erakunde publikoek, enpresek eta erakunde zientifiko eta teknologikoek interes partekatuadaukate, berrikuntza-politikak unean uneko beharrizanetara egokituta daudela bermatzeko.
2020 , February - 25
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen txostena
2020 , February - 23
Euskadiko I+G arloko inbertsioaren zenbatespena 2019-2020
2019. eta 2020. urteetarako Euskadiko I+G arloko barne- gastuaren zenbatespenaren bigarren edizioa
2020 , February - 1
2019 ZTBP Segimendu Txostena
Euskadi 2020 ZTBPan ezarritako helburuen aurrerapenaren jarraipena egitera zuzendua, bere helburuei dagokienez, modu kuantitatiboan eta kualitatiboan eginda. Helburu bakoitzaren bilakaera eta ZTBESko tresnen eta eragileen inplementazio-mailari buruzko informazioa jaso duen txostena
2020 , February - 1
Policy Mix tresnak 2018
Laguntza programak ahalik eta lerrokatuen egotea Euskadi 2020 ZTBPan ezarritako ildo estrategikoekiko eta helburu operatiboekiko; Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetako programen arteko sinergiak areagotzea, bai eta Foru Aldundien programekin ezartzen direnak ere; Beste erakunde batzuen (Estatua, EB, etab.) programekin egon litezkeen osagarritasunak antzematea eta Euskadi 2020 ZTBParekin lotura duten policy mix-aren alderdi orokorrak alderatzea, erreferentziako beste eskualde edo herrialde batzuekin astertzen duen Policy Mix analisia 2018