Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2020 , January - 8
Berrikuntzaren Gida Euskadin 2019
Estrategia Empresarialek, Innobasquerekin lankidetzan, 2019ko Euskadiko Berrikuntzaren Gidaren 13. edizioan, euskal berrikuntzaren AMIA bat planteatu du, haren ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak erakutsiz.
2020 , January - 8
Osloko Eskuliburu berria: berrikuntza eta I+G arloko oinarrizko kontzeptuak
"Berrikuntza" edo "Ikerketa eta Garapena" kontzeptuak eboluzionatuz joan dira denboraren poderioz. ELGAk argitaratzen duen Osloren Eskuliburuaren eta Frascatiren azken edizioak adiera horiek eguneratzen eta sakontzen ditu, nazioarteko komunitatearen erabilerarako. Laster euskaraz egongo dan honako dokumento honetan, Innobasquek aldaketarik garrantzitsuenak laburbiltzen ditu.
2019 , December - 11
Zaintza, adimena eta prospektibako ondorioak
Agiri honek erakundeetan Zaintza eta Prospektiba (ZP) jarduerak ezartzeko gogoetak bildu ditu, eta 2019an, jarraian adieraziko diren edukiak oinarri hartuta, egindako saioen emaitzak eta ondorioak kontuan hartuta egin da:
• Esperientzia praktikoak zaintzatik prospektibara, enpresa handiek edo traktoreek eta hainbat sektoretako ETEek partekatutak.
• Horrelako jardueren ekarpena identifikatzeko dinamikak, baita horiek erakundeetan ezartzeko hautemandako zailtasunak eta beharrak ere.
• Saioetan parte hartu duten erakundeek ZP zikloaren zein fasetan dauden jakiteko erabili duten galdetegiaren emaitzak.
2019 , October - 2
RIS2019 Euskadi INNOBASQUE analisia
Regional Innovation Scoreboard 2019 Txostenak, Euskadik, 2017ko azterketan baino berrikuntza-maila handiagoa izanik ere, pisu erlatiboa galdu duela berrikuntzan egiaztatzen du.
Izan ere, Euskadik azken 8 urteetan hobetu egin du bere errendimendua berrikuntzan (74,8 2011. urtean, EBko 2011ko batezbestekoari buruzko datu erlatiboen arabera, eta 83,6 2019. urtean).
Hala ere, hobekuntza hori ez da nahikoa izan Goi-mailako Berrikuntzako Eskualde izaten jarraitzeko, Europako berrikuntzaren batez besteko mailak proportzio handiagoan egin baitu gora.
Horrela, beraz, Euskadi Moderatu Plus Eskualdea da orain, eta lehenengo tokian jarraitzen du Estatuko autonomia-erkidegoen sailkapenean.
Aldaketa hori honako bi arrazoi hauengatik gertatu da nagusiki: inbertsio publikopribatu urria krisiaren ondorioz, eta Espainiako estatuko efektu zuzentzailea; izan ere, Estatuko berrikuntza-maila txikiak penalizatu egin ditu autonomia-erkidego guztiak, eta Euskadiko katalogazioa aldatzea eragin du horrek.
Europako txostenak eskualdeen berrikuntza-maila neurtzen duten 17 adierazle hartzen ditu kontuan. Euskadik sendo jarraitzen du I+G+Baren eragin-adierazleetan (teknologiaren eta ezagutzaren arloko sektore trinkoetako produktu berrien salmentari eta enpleguei dagokienez), baita gazteen hezkuntza-mailan ere (Europako eskualde liderren artean kokatuta dago alderdi horretan). Hala ere, Euskadik hobetu egin behar du ETEen berrikuntzari eta industria-jabetzaren babesari lotutako adierazleetan.
2019 , July - 17
El Envejecimiento de la Población Trabajadora
El libro que edita el Observatorio Vasco sobre Acosos y Discrimación en colaboración con Osalan y el Gobierno Vasco sobre el envejecimiento de la población, Innobasque es autora del capítulo relativo a la gestión de la edad en las organizaciones.
2019 , June - 6
Innobasque Prospektiba Txostena 2019
Gero eta konektatuago eta, aldi berean, azeleratuago dagoen mundu honetan, Euskadiren etorkizuna berrikuntzatik abiatuta nola eraiki erabakitzeko partaidetzan oinarrituta eginiko azterlan baten emaitza da. Hona hemen azterlana egiteko prozesuaren nondik norakoak: Euskadirentzat aipagarrienak diren joera globalak identifikatzea eta bereiztea; Euskadiko berrikuntzak izan ditzakeen inpaktuak identifikatzea eta lehentasunak baloratzea eta ezartzea, aukerak eta mehatxuak aintzat hartuta; teknologien lehentasunak ezartzea, garapenari eta Euskadin ezartzeari begiratuta eta aldaketak berrikuntzaren kontzeptuan eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sistemaren baldintzatzaileetan antzematea.