Innobasque Podcast
May - 17
Innotu, soluzio digital berritzaileak .
Joseba Barrera INNOTUko zuzendariak Ugaoko mikroETE bizkaitar honi buruz hitz egin digu. Duela gutxi sortu zen eta irtenbide digital berritzaileak garatzen ditu. Osasun-arloan, Gurutzetako Ospitalearekin duen lankidetzari esker, tresna bat jarri du abian COVID-19ak jotako pazienteen asistentzia hobetzeko.
May - 21
AB Laboratorios, garbiketa-produktu profesionalak eta ekologikoak.
Jon Kepa Izaguirre I+G+Bko zuzendaria da AB Laboratorios enpresan. Arabako 35 langileko ETE honek Jundizen du egoitza eta garbiketa-produktu profesionalak eta ekologikoak ekoizten eta banatzen ditu.
July - 28
CAMPUS 2B | Zaintzatik prospektibara
<div class="overview">
<p class="description">Campus 2B – Campus to Business – prestakuntza teknologikoan eta neurrira egindako prestakuntzan espezializatutako zerbitzu-enpresa da. Campus 2B Innobasqueko bazkide da eta 1995ean sortu zen enpresa munduan esperientzia zuten familietatik zetozen lau kiderekin. Beraz, ekintzailetza beren DNAn daramate. Baina orain aldaketak gero eta azkarragoak dira, eta enpresen bizitza laburragoa da. Horregatik, jarduera-eremuak dibertsifikatzearen alde egiten dute. Horrek uneoro alerta-egoera sortzen die, etengabeko zaintza eta merkatu berriei eta nazioarteko joera berriei arreta eskaintzeko beharra.</p>
Adimen Artifizialaren Boterea edo AI Power kalitatezko ekintzailetza-eredu bat da. Gaitasun, aldakortasun eta dinamismo handiko profesionaletan oinarritzen da, etengabeko zaintza-praktikaren eta etorkizunerako proposamen berrien barruan. Gero eta nagusitasun handiagoa du gure gizartean, eta, inbertsio-funts handiak kontrolatzen dituztenen aurreikuspenen arabera, etorkizuneko merkatua gehien baldintzatzen duen faktorea izango da.
</div>
July - 14
COACH & PLAY | Zaintzatik prospektibara
<div class="overview">
<p class="description">Coach & Play 2013. urtean sortutako mikroETE bat da. Hiru lagunek bakarrik osatzen dute. Innobasqueko bazkide den Coach & Play aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzen ditu. Bezeroentzat balioa sortzea ahalbidetzen duten eszenografia-sortzaile gisa definitzen dira. Horretarako, jokoan oinarritzen dira. Jolasa besteekin harremanak izateko dugun modua eraldatzen duen tresna bat da. Gure baliabide pertsonalak hobeto aprobetxatzen laguntzen digu eta egoera konplexuen aurrean begirada desberdina eta sortzaileagoa ematen digu.</p>
Adimen emozionala lantzen dute eta beren metodo propioa sortu dute, Positividad Lanzada izenekoa. Esperientzia arrakastatsuak garatu dituzte Petronor bezalako industria-enpresekin, merkataritza-arlokoekin (Eroski eta Stradivarius) eta administrazio publikoekin (Bizkaiko Foru Aldundia eta Zornotzako Udala).
</div>
June - 23
A&B Laboratorios | Zaintzatik prospektibara
A&B Laboratorios, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide den Gasteizko ETEak, 34 laguneko plantilla du. Horietako bostek diziplina anitzeko talde bat osatzen dute. Honek zaintza estrategikoa egiten du hiru esparrutan: merkatua, teknologia eta ingurunea. "Zaintzatik prospektibarako kasu praktikoak" podcastaren atal berri batean nola egiten duten kontatzen digute.
May - 27
LANTIK | Zaintzatik prospektibara
LANTIK Bizkaiko Foru Aldundiko sozietate anonimo publikoa da. Innobasqueko bazkide den LANTIK, 1981ean sortu zen eta 240 lagun inguruko lantaldea du. IKTekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dizkie Bizkaiko foru eta udal sozietateei eta herritarrei.
Kalitatea kudeatzeko UNE arauen bidez, LANTIKen zaintza- eta inteligentzia-prozesua garatzen da. Prozesu horretan erakundeari berari, gizarteari eta munduari buruzko datuak eta informazioa biltzen dira. Betiere, gure inguru hurbilean eta nazioartean gertatzen ari diren aldaketei erne egotearen ikuspegitik.