Innobasque Podcast
May - 13
SERIKAT-Erhardt | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Serikat aholkularitza-enpresa 1991ean sortu zen eta aholkularitza eskaintzen die erakunde publikoei eta enpresa pribatuei. Guzti hau, haientzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu eta aztertu ostean. Teknologian eta bezeroaren etengabeko eta gertuko lanean oinarritzen da. I+G proiektuak detektatzeko zaintza-sistema bat du, eta, gainera, bezeroei zaintza egiten laguntzen die.
Interneteko informazio-bilaketa alarma-sistema erraz batean oinarritzen dute. Horri esker, teknologia berrietara sar daitezke, adibidez. Jakitun izanik horiek guztiek ez dutela izaera disruptiboa izango. Sortzen ari diren teknologia batzuk aplikazio praktiko batetik urrun daude, eta beste batzuk, aldiz, azkar nagusitzen dira.
April - 20
ZABALGARBI | Zaintzatik prospektibara
<div class="overview">
<p class="description">Innobasqueko bazkide den Zabalgarbi industria ETE bat da. 71 langile ditu eta hiri-hondakin solidoak biltzen eta tratatzen ditu. Zabalgarbik hartu ezean, zabortegian amaituko liratezkeen 230.000 tona hondakin jasotzen ditu urtean. Horien balorizazio energetikoaren bidez, Bizkaiko etxeetan kontsumitzen den argindarraren % 35 sortzen du.</p>
Zabalgarbik barne-dinamika parte-hartzailea sustatzen du, eta, aldi berean, bere Azterlan eta Proiektu Arloaren bitartez, harreman zuzena du ikerketa eta berrikuntza teknologikoko erreferentziazko erakundeekin, hala nola Tecnaliarekin edo CIC EnergiGUNErekin. Epe ertain eta luzerako joeren zaintzan, argindarraren ekoizpenaz gain, aukera berriak agertu direla nabarmentzen da. Adibidez, instalazio horiek dauden hiriguneetan beroa aprobetxatzea edo balorizazio energetikoaren hondakinetik lor daitezkeen beste produktuak, hala nola gas sintetikoa, metanolak eta pirolisia.
</div>
April - 7
VICINAY TALDEA | Zaintzatik prospektibara
<div class="overview">
<p class="description">Innobasqueko bazkide den VICINAY taldea XVIII. mendean hasi zen altzairua eraldatzen zuen familia enpresa gisa. Gaur egun, bere jarduerak hainbat negozio-sektoretan dibertsifikatuta daude. Horietako bat offshore eta ontzigintzarako ainguratze-lineen fabrikazioa da.</p>
VICINAYk betidanik egin du zaintza eta ondorengo analisia, berea bezalako merkatu konplexu batean duen posizioa mantentzeko eta hobetzeko. Baina 2011. urtetik aurrera hasi zen zaintza horren prozesu zientifikoagoa. Hiru etapa igaro dira, eta horrek aldaketak eta hobekuntzak ekarri ditu zaintza-metodoetan. Lehenengo fasean, Zaintza Teknologikoa I+G+b arloari lotuta zegoen batez ere. Bigarren fasean, berriz, Adimen Lehiakorrari ematen zaio lekua, zaintza-maila desberdinen sailkapenaren bidez. Hirugarren fasean, prozesu osoaren egituraketa berri bati ematen zaio lehentasuna, mailen eta sailen eta pertsonen arteko koordinazioa handitzean eta hobetzean oinarrituta. Metodologia-aldaketa horien guztien jatorria gabeziak konpontzeko eta helburuak hobetzeko beharra izan da.
</div>
March - 23
KUTXABANK | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Kutxabank, gure herrialdeko finantza arloan ezinbesteko erreferenteetako bat da. BBK, Kutxa eta Vital Kutxa EAEko hiru kutxen elkartzearen ondorioz sortu zen. Ia 6.000 langile ditu eta kaudimenean liderra da Espainiako bankuen sektorean.
Kutxabankek "barrura begiratzen du" bere bezeroen beharrak ondo ezagutzeko. Ezagutza horrek guztiak aukera ematen dio bezeroen beharretara ondoen egokituko diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko.
March - 9
DUALIA | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Dualia ETE bat da, urruneko interpretazioan liderra. Arrasaten lan egiten duten zazpi lagunek osatzen dute. Urrutiko interpretazio zerbitzuak eskaintzen dizkiete denbora errealean, hizkuntza ezberdinetan, hartzaile askori eta egun osoan zehar.
Dualiak badaki ezin duela soilik intuizioan oinarrituta funtzionatu, eta, horregatik, zaintza bi esparrutan egiten du: akademikoan eta teknologikoan. Lehenengoan, interpretearen lanbidearekin lotutako gaiei erreparatzen die, eta bigarrenean, itzulpen horiek bideratuko dituzten euskarri teknikoen bilakaerari. Horretarako, ikerketa-taldeez, merkatu-azterketez, argitalpen zientifikoez, bezeroekiko zuzeneko tratuaz eta interpreteen profila hobetzeko prestakuntza-ikastaroez baliatzen da.
February - 17
BAIBA The Kitchen | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den BAIBA The Kitchen, mikro ETE bat da. Nekazaritzako elikagaien sektorera bideratua dago eta hiru lagunek bakarrik osatzen dute, beti laguntzailez inguratuta egon arren. 2016an hasi zen lanean. Familia-egiturari, harremanak izateko moduari, bizimoduari eta jateko moduari eragiten dieten aldaketez jabetuta, aholkularitza eskaintzen du elikaduraren merkatuan negozio-ereduak abiarazteko edo bizkortzeko.
Zaintzarako jarraibide nagusiak honako hauek dira: ikasteko bidaiak, azoketan, foroetan eta ekitaldietan parte hartzea, prestakuntza-ikastaroak eta startupekin harremanak izatea eta ezagutzak trukatzea.