Innobasque Podcast
February - 10
ITS Security | Zaintzatik prospektibara
ITS Security segurtasun eta zibersegurtasuneko enpresa bat da. Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan ditu egoitzak. ITS Innobasqueko bazkide da. 50 langilek osatzen dute eta bere bezeroak aeronautika, defentsa, industria eta osasun arloetakoak dira. Gaur egun, Ibermáticaren parte da.
Oso mundu aldakorrean mugitzen da, startupak eta teknologia eta ideia berriak gehituz. Haientzat Zaintza Teknologikoa ezinbestekoa da. Beren produktuak hobetzeko aukera ematen die, baita bezeroak erakartzeko aukera ere, hobetzen lagunduko dieten aliantza berriak eginez.
January - 26
Vodafone | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Vodafone, telekomunikazioen arloko enpresa handietako bat da. 5.000 langile baino gehiago ditu eta liderra da Internet bezalako zerbitzuetan.
Zaintza eta prospektiba lan horretan sistematikoak izan behar dira. Hiru urterako plan estrategikoak hilero berrikusten dira, sektorean etengabeko aldaketak gertatzen direnean. Aldakorrak izan behar dugu, eta berehalako erronkei eta epe luzerako helburuei erantzuteko beharra ganoraz uztartzen jakin behar dugu.
January - 12
Herrero y Asociados | Zaintzatik prospektibara
Herrero y Asociados, patente eta marketan, jabetza industrial eta intelektualean eta zuzenbide digitalean adituak diren abokatu eta aholkularien kabinetea. Innobasqueko bazkide da eta 35 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du. Berrikuntza irekia edo elkarlanekoa praktikatzen du, kide edo laguntzaile berriak bilatzera bideratuta, bere posizioa hobetzeko. Bezeroak orientatzen ditu ondo ezagut dezaten zein eremutan mugitzen diren, arrakastaren berme handiagoarekin jardun ahal izateko.
December - 9
Addimen | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Addimen, mikro ETE bat da, praktikan startup bat bezala funtzionatzen duena. 2014an hiru bazkidek sortu zuten, metaleko beste enpresa batzuetatik zetozen langileak, eta bost urtean fabrikazio gehigarriaren erreferente nagusi bihurtu ziren, 3D inprimaketa izenez ere ezagutzen dena, bai EAEn, zein Espainiako Estatu osoan.
November - 24
Elay | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Grupo Elay, 1965ean hasi zen lanean Antzuolan. Trokelak, ebaketa fineko piezak, plastikozko gainmoldekatzea eta automobilgintzarako beste osagai batzuk hornitzen dizkio batez ere Europari.
Betidanik egin dute zaintza teknologikoa, lehiakideek zer egiten duten, bezeroek zer eskatzen duten eta merkatuek zer bilakaera duen garaiz jakiteko.
November - 11
Petronor | Zaintzatik prospektibara
Innobasqueko bazkide den Petronor, 1968tik Bizkaiarentzat funtsezkoa izan den ibilbide industriala izan du. Gaur egun ia 900 langileko plantilla du. Mundu osoan inposatzen den trantsizio energetikoak markatutako aldaketa handiko etorkizunari aurre egin behar dio. 2016ko plan estrategikoan, berrikuntzako unitate espezifiko bat sortzea erabaki zuen, lantalde mistoak sustatzeko. Lantalde horiek Petronorreko eta haren ingurune teknologikoko erakundeetako langileekin osatuta daude, adibidez, Tecnaliakoak.
Etorkizunera begira aliantzak bilatzen jarraitzeko apustua nabarmentzea, berrikuntza irekiarekin eta elkarlanarekin bat etorriz.